Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 12a

Erosahalmenaren aldeko manifestazioak

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, soldatak, pentsioak eta gizarte-prestazioak hobetu eta erosteko ahalmena defendatzeko, Eskubide sozialen kartak mobilizazioak iragarri ditu. "Prezioen gorakada handia jasaten ari gara. Iazko inflazioa (%6,5) koiunturala zela erran ziguten. Ez zen egia. Eta orain, urte arteko KPIa %9,8ra heltzen denean, Putinen eta Ukrainako gerraren errua dela erraten digute. Hori ere ez da egia", azaldu du adierazpen batean."Prezioen gorakadaren %70a Ukrainako guda...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 12a

Aralar À¢'€'"abeltzainak kexu

Ohiduraz Aralarreko alegietara abereak igotzen dira, maiatzaren lehenean. Aralarko larreen irekitzea ospatzeko eguna ere da, bainan aurten ez da holakorik izan: Larraitzen eta Abaltzisketan irekiera ofiziala egin beharra zen, bainan abeltzainek ekitaldia boikotatu dute, ez dute abererik ekarri "gaurko larreak iraganeko lanaren emaitza, nolako etorkizuna nahi dugu. Babestu ditzagun abeltzainak" zion plazaratu pankartak.

...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 12a

Gora maiatza

Etxarri Aranatzetik Ziordiara udaberria jin dela ospatzeko, usaiazko ekitaldiak egiten jarraitzen dute. Hain segur denboran giristino adierazpena zuten ohidurak,gurutzeak altxatzen ziren herri ala mendietan lehen,gaur zuhaitz enbor luzeak. Lehen altxatua Bakaikun 20 metro luzeko pago enborra. Etxarri Ziordian plazan eta bestea mendian. Zeremonia berezia egiten dute enborra zutitzeko, gizonezko andana batek parte hartzen du eta kasik ordu bete behar izaten dute lana ongi egiteko. Gero...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 12a

Oinarrizko errenta

Eusko Legebiltzarrak, EAJ, PSE-EE, PP+Cs eta Vox taldeen botoekin,atzera botaduBaldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentasortzeko herri ekimenaren aukera. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU alderdiek bakarrik babestu dute, hortaz, bide laburra egin du ekimenak. Ekimenaren sustatzaileek eskatu dute 18 urtetik gorako pertsonentzat eta emantzipatuta dauden adingabeentzat, hilabetean900 euroko errenta, 450 eurokoa emantzipaturik ez dauden 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat eta 270 eurokoa 14 urtez...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 12a

Macro behitegiak jo mugan

Iruñean abeltegi herraldoiaren kontrako ekitaldia egin dute, abereek,-zerri, behi atzar oilo- pairatzen duten sufrikario eta baldintza ezin jasanak salatzeko. Jo mugan: "Valle de Oieta" kooperatibak Kaparroson duen behitegi erraldoia eta kooperatiba berak Soria aldeko Naviercasen duen proiektua salatzeko, 23.000 behi aurreikusten dituena. Parte hartzaileek salatu dute Kaparrosoko behitegiak 19 salaketa jaso dituela ingurumenari egin kaltea salatzeko.

...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 12a

"Lehenbiziko" izokina Bidasoan

Urte guziz bezala denboraldia maiatzaren lehenean irekiz geroz, lehen izokina "lehenbiziko" deitua harrapatu du asturiar arrantzale batek, Pedro Iglesias Gomez Irunen bizi den arrantzaleak atera duen izokin emeak, 4,460 kg pisu zituen eta Endarlatsan arrantzatua izan da, Recondo Donostiako jatetxeak erosi du 1.600 eurotan. Izokinen arrantza uztailaren 31 arte irekia da, salbu 51. harrapatu eta zerratua izaten. Arrantzale bakoitzak egunarentzat baimena erosi behar du.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016