Gogoa hazi | 2022ko Maiatzaren 12a
Putin errusiar lehendakariak Ukrainan hasi duen gerla luzatzen ari da, eta beldurra ematen du. Noraino hedatuko da, munduko hirugarren gerla baten pizteko arriskua piztuz? Haatik Putinen aldekorik badago euskaltzaleen artean ere, bereziki Hegoaldean. Iritzi publikoarekin ez ados izanez, beren aburuak ez dituzte klarki aitortzen, baina zeiharka dabiltza, hala nola ukrainar soldadu talde txiki batek errusiar presoner batzuen aurka eginiko gerla-krimen jakin bat azpimarratuz, eta etsaiek...
Ba ote dakixu? | 2022ko Maiatzaren 12a
IV. Errepublikako gobernamolde parlamentarioan, Aljeriari buruz botere exekutiboak zituen erabaki guziak hartzen, V. Errepublikako gobernamoldea aitzinetik itxuratuz. Aljerian ez zen gehiago gobernadore orokorrik baina bai bizitzaile ministro bat, Robert Lacoste, kasik botere guziak bazituenak eta errepresio gogorraren alde zena FLNaren kontra. Erregularki joaiten zen ministro kontseilura, lotura zuzen baten eraikitzeko Aljer eta Parise artean.
Euskal diaspora | 2022ko Maiatzaren 12a
Fresno, Kalifornia. Pandemiaren karietara hondarreko bi urteetan AEBko euskal piknik sasoiak galdurik, irudi du gauzak normaltzen hasi direla, aurtengo lehenengo piknika iragan ebiakoitzean arrakastaz egin baita Fresno Kalifornian. Jendea gogotsu bildu zen, eta aita Antton Egiguren euskal omonierrak eman mezak abiarazi zuen eguna Caruthers-en, Tony Campos orondriztarrak eta bere Campos Brothers almendra eta fruitu idor enpresak utzi pabilioian. Mezaren ondotik barbakoa...
Mundu zabalean | 2022ko Maiatzaren 05a
COVID izurritea bururatua ez delarik, joan den urtean mundu guzian hedatua eta herri anitzetan, bereziki herri aberatsetan, beharrezkoa bihurtu den txertatzeak behargabeko ondorioak sortu ditu. Hainbeste nun mediku eta ikerlari anitzek galdegiten duten jazko hiltze datu orokorrak eta txertatze datuak biltzea eta konparatzea, korrelazio susmoak badituztelako. Datu horiek ikerlarien eskuetan ez ditu utzi nahi, COVIDaren kontrako txertoen gehiegizko ondorioak aztertzen dituen Senatuko lan taldeak.
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 05a
Gernikako bonbardaketa gertatu zela 85 urte bete dira apirilaren 26an. Herria suntsiturik utzi zuen basakeria haren urteburu kari, herritarrek eta erakundeek hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Goizean, bonbardaketa izan zelarik Gernikako auzapez zen Jose de Labauria omendu dute. Ondotik, Bakearen eta Berradiskidetzearen Aldeko Sarien banaketa egin da. Eguerdian, bazkari herrikoia izan da Jai Alai frontoian, bonbardaketatik bizirik atera zirenen omenez.
Arratsaldean, jarraipena...
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 05a
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak "Gauzatu Industria" izeneko programa aurkeztu du. 28 milioi euroko kreditu-programa da, oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa ttipi eta ertainak (ETE) sortzea eta garatzea sustatzeko. Itzuli beharko diren kredituak dira, ez laguntza programak. Interes tasarik gabeak eta epe luzekoak izanen dira.
"Gauzatu Industria" 2020-2024 Gobernu Programaren engaiamenduetan sartzen da. Zehazki, "ekonomia...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016