Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 05a

Gaztelerazko komunikabideentzat laguntzak

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak milioi bat euroko diru laguntza emanen die nagusiki gazteleraz aritzen diren hedabideei, euskara susta dezaten. Laguntza eguneroko prentsara, edizio digitaletara, irratietara eta Internet bidez berriak ematen dituzten berri agentzietara bideratua izanen da.

Hiru multzotan banatuko dute laguntza. Alde batetik, 900.000 euro emanen dituzte gehienbat gazteleraz aritzen diren eguneroko prentsan eta egunkarietan euskararen presentzia...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 05a

Fernando Izagirrek kargua utzi du

Fernando Izagirre Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak bere kargua utzi du, Bizkaiko DYAko lehendakari izan zelarik egin omen zituen legez kontrako afera batzuengatik. Horrez gain, Galdakaoko EAJren udal taldearen bozeramaile karguari ere uko egin dio.

Iduriz, kargugabetzeak ez du deus ikustekorik Eusko Jaurlaritzan izan duen eginkizunarekin. Haatik, Fernando Izagirreri leporatzen zaizkion delituak lehenbailehen argitzea nahi luke...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 05a

Enplegua

Langabezia %2,99 emendatu da Euskal Autonomia Erkidegoan 2022ko lehen hiruhilekoan.

Berriki argitaratu duten Biztanleria Aktiboari buruzko inkestaren arabera, urte hastapenean baino

2.600 langabe gehiago daude EAEn, eta 90 800 herritar daude, orotara, lanik gabe. Langabezia-tasa %8,69koa da, 2021 hondarrean baino 25 ehunen gehiago.

Nafarroan, aldiz, alderantzizko bilakaera izan da, enplegua baita emendatu dena (+ % 0,32). Azken datuen arabera, 288.800 pertsona daude lanean...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 05a

Euskara hizkuntza teknologietan txertatzeko plana

Eusko Jaurlaritzak "Gaitu" plana aurkeztu du apirilaren 29an, Bilbon. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Leire Madariaga Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak eta Xabier Arrieta Komunikazioaren Teknologien zuzendariak egin dute aurkezpena.

Euskara hizkuntza teknologietan txertatzea helburu duen plana da "Gaitu". Honen eginkizunak izanen dira: "Itzuli" itzultzaile neuronala hobetzen segitzea, helduen euskalduntzerako ikas-plataforma integratua...

Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 05a

Euskal presoak

Euskal presoen eskubideen aldeko Sare mugimenduak jakinarazi du aldarrikapena eta besta uztartuko dituen ekitaldia antolatzen ari duela. Hau urriaren 8an iraganen da Donostiako Ilunben.

Ospakizunaren leloa "Etxera bidea, gertu" izanen da.

Egun horretan Sarek bukaera emanen dio bere buruari egina zion desafioari. "Izan Bidea" izendatu zuten dinamika honen xedea zen hiru milioi kilometro egitea, hots, Euskal Herrian dauden biztanle bezainbat kilometro. Urriaren 8an eginen dituzte...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 05a

Ikusi behar

Lerro hauek agertuko direlarik, ortzegun huntan beraz, beharbada gobernuburu berria ja izendatua izanen da. Gisa guziz izendatze horrek ez du luzatuko. Nor izanen ote den, solas frango badabila bainan izena ez deno oraino agertua nork dakike, salbu Emmanuel Macron lehendakariak berak eta menturaz hunen inguruko bakar zonbaitek. Dena den, lehendakariaren lehen bost urtetako denboraldia maiatzaren 13an bururatzen da. Heldu den astean ukanen dugu beraz gobernu berria. Ikusi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016