Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 05a
Bazterrak hasiak dira berotzen deputatu-bozak hor berean baitira. Hauxe da bitxikeria, deputatuen biltzarburua erasiaka arizana da eskuin eta ezkerreko alderdieri apirileko bigarren bozaldiko arratsean berean mintzo zirela deputatu-boz horietaz. Bainan zendako ez preseski? Biharamunean, zer jakin dugu? Macrontiarrekberen hautagaiak ja hautatuak bezala dituztela alki guzientzat (577 badira orotara) eta epe laburrean trenkatuko beren hautua. Arrazoina dute gisa hortan erne ibiltzea, eta beste...
Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 05a
Horiek holaeskuin eta ezker bada beraz zernahi apailu. Eskuinburukoek nahi lukete denek bat egin bainan beren alderdien arteko akomeatzerik gabe nolazpait. Ez da erretx izanen. Errepublikano delakoak zertan dira? Berek ere badakitea? Zonbait eskuinburukoetarik arras hurbil, parrasta bat macrontiar bilakatua edo hala bilakatzeko heinean. Beste frango dudakor. Ezkerraldean, solas eta solas ari batzu eta besteak bainan ez biziki aitzinatzen. Denik ere, intsumituak, "berdeak" eta komunistak...
Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 05a
Iragan astean Gard departamenduan zendu daBernard Pons eskuindar politikari famatua. 95 urte zituen. Jacques Chirac presidente zenaren adiskide handia izana eta haren laguntzaile suharra anitz urtez. Luzaz deputatu egona, RPR alderdiaren buru ere, bestalde ministro aldi bat baino gehiago. Hedadura handiko gizona segur bainan 1986-an anitzen gostuko segurik aise bortizkiegi jokatu zena Kaledonia Berrira joan zelarik gobernuaren izenean, hango kanakiar...
Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 05a
Jean Lassalle biarnes deputatuak ukaiten du berriz ere zernahi aipaldi eta gainerat Frantzia guzian! Gaitzeko pettoa egin duela eta huts horrengatik behar duela zigortua izan. Zer egin du bekatu? Apirileko bigarren bozaldian, joan da bozaren emaitera eta han ziren guzien aitzinean hartu ditu bozaren emaiteko papertxoak bainan segidan sakelan ezarri erranez ez zuela bozik batere emanen! Ez omen da holakorik egiten. Legeak ere debekatzen. Bozaren emaiteko egunean nehork ez du...
Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 05a
Joan den igandean, maiatzaren lehena zela-eta, manifestadi jendetsuak izan dira Frantzia guzian gaindi. Langileriak entzunarazi ditu bere aldarrikapen saminak. Lekuka, eta bereziki Parisen, izan da zalaparta parrasta. Su asko piztu dituzte, saltegi zonbait funditu, suhiltzaile multxo bati oldartu eta mendekatu. Badira bestalde kaxketadunekin tira-hala kolpeka arizan direnak! Berrogoita-zonbait lagun atxilotuak izan ere dira.
...Euskal diaspora | 2022ko Maiatzaren 05a
New York, AEB. 'Euskal Leihoa' ari dira egiten apirilaren 29tik maiatzaren 8ra arte New York hirian, Broadway-ko 'The Theatre at Saint Clemen't antzokian, egungo euskal kulturaren erakusgarri, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. 'Kulunka Teatro' taldea 'André eta Dorine' maskara antzerkia hasi zen ematen apirilaren 29an, eta hala segituko du maiatzaren 29ra arte. Ondoren Los Angelesera bidaiatu eta han ekainaren 9tik 29ra arizanen da Los Angelesko Theatre Center-eko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016