Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 28a
Aberri Eguna Iruñean ospatu du EH Bilduk. Egunaren ospakizunean "bakea, burujabetza eta demokrazia" aldarrikatu dute milaka pertsonak. Arnaldo Otegi koalizioaren koordinatzaile nagusiaren hitzaldia espero bazen ere, azkenean ezin izan da bertaratu, osasun arazoengatik,Bakartxo RuizEH Bilduren Nafarroako Parlamentuko bozeramailearena izan da. Ruizek "lehenengo euskal errepublika" aldarrikatu du, baina "ez iragana errepikatzeko, gure burujabetza, gure hitza, berreskuratzeko baizik", horrela...
Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 28a
Andoni OrtuzarEAJko presidenteak "elkar ulertzeko" eta "akordioak egiteko" eskaintza egin dio EH Bilduri, "herri hau aurrera ateratzeko eta jendearen eskaerei erantzuteko", baldintza batekin: "gutieneko errespetua" erakustea eta "eraikitzera etortzea, eta ez suntsitzera". Eskaintza hori egin aitzin, oso kritiko hitz egin du koalizio abertzalearen kontra eta "gu aitzinetik kentzeko edozein gauza egiteko prest" egotea leporatu die. Halaber, Urkullu lehendakariari "izugarrizko errespetu faltaz...
Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 28a
Emmanuel Macron bigarren aldikotz hautetsia izan da lehendakari, bozen %58 bildurik. Berria burrustan hedatu da igande arratsean eta nehor ez da biziki harritu. Iragan asteko sondeoek alabainan hori erakustera emana zuten, Macron nagusituko zela, nahiz orobat gehiengo murritxago batekin.
Frangok eta frangok, bainan nehork ezin erran zonbatek, Macronen alde bozkatu dute, gustukoena zutela eta asurtiena zitakeela kargu gorenaren atxikitzeko. Beste frango eta frango, hor...
Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 28a
Igande arratsean Macron eta hunen aldeko andana gaitza bildu da Parisen Eiffel dorretik ez urrun. Besta giro batean segur bainan ez baitezpada espantuka artzeko. Ez sobera segurik. Eskertuz boza Macronen alde eman dutenak, xuxen den bezala, bainan besteak apaldu gabe. Egun latzak direla, zernahi buru-hauste ba eskualde guzietarik. Ukrainako gerla hori ere nehork ez jakin noiz nola bururatzen ahalko den, eta arte hortan zer behar dugun oraino ikusi. Kontutan hartuz ere, berek hala erran dute...
Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 28a
Eta orain laster jinen dira deputatu-bozak. Ekain erditan, hilabete bat eta erdiren buruko. Lege-nagusia gisa hortarat kanbiatua izanik. Boz horieri frangok izen berezia emaiten diote. Erraiten dute deputatu-bozak direla presidente-bozetako hirugarren bozaldia. Gisa batez egia ere da funtsean.
Ekainean, macrontiarrek nahiko dute partida irabazi gobernuak hogoita-hameka eta esku ukaiteko, gisa hortan bere saila aiseago eremaiten ahalko duela. Beste alderdiek aldiz gaina hartu nahi ez...
Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 28a
Prezio frango kariotu dira eta beti kariotzen ari. Besteak beste auto berrienak. Bana-beste batean %15ez nunbait han bi urte barne. Gainerat, auto berri bat manatu-eta gero eta denbora gehiago igurikatu behar
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016