Orotarik | 2022ko Apirilaren 28a
Zenbatgarren liburua ote du oraingo hau Joseba Aurkenerena idazle emankorrak? Luma zinez emankorra du Urruñako gure berriemaileak. "Izan eta oroit À¢'€'" Euskal lurraren oihartzunak" liburuak (Dakit argitaletxea, 286 orrialde, 25€) gai asko jorratzen ditu: Euskaldunen sinesmen zaharrak, euskal ihauteriak, Kaskarotak, euskal baleazaleak, Urruñako historia, Orreagako gudua, Agoten aztarnak eta beste. Pertsonaia zenbait ere gure oroimenera...
Euskal diaspora | 2022ko Apirilaren 28a
SAO PAULO, BRASIL. Iragan asteartean 85 urte bete ziren hegazkin nazi eta faxistek Gernika bonbardatu zutenetik eta urte guziz data huntan ohi denez munduan andana izan dira sarraski hura gogoan atxiki, hil zirenak oroitu eta bakearen aldeko mezu finkoa zabaltzeko deia egin duten euskal etxe eta komunitateak. Guziak ezin aipaturik, pare bat bederen ekarriko dugu huna. Aktiboki engaiatuena hain segur Brasilekoa, Sao Pauloko 'Casa Gernika Brasil' antolatzaile egiten ari den...
Ba ote dakixu? | 2022ko Apirilaren 28a
1954ko azaroaren 1ean, Aljeria osoan, baina partikulazki Aurès eta Kabiliako lurraldeetan, FLNak 70 atentatu egin zituen. Atentatu gehienek ontasuneri kalte egin zuten baina halere, orotara, hamar bat jende hil izan zen. Ber egunean, FLNak "Aljeriar populuari deia" hedatu zuen, bere eskabideak eta helburuak jakinarazteko. Helburua "independentzia nazionala" egoiten zen. Kanbiamena ez zen helburuari buruz agertzen baina borroka moldeari buruz.
Orotarik | 2022ko Apirilaren 28a
Maiatzaren 7an, larunbata, egun berezia iraganen da Ainhiza Monjolosen, joan den urtarrilean antolatu ezin izan zena, EHLG-ren 17. urtebetetzea ospatuko baita. Urtebetetze hori berezia izanen da, Mixel Berhocoirigoin hil zela urtebetea baita. Euskal Herriko Laborantza Ganbarako arduradunentzat: "Hutsunea utzia du, ez da dudarik, bainan aitzina segitzeko gako anitz ere eman dauzkigu. Hori azpimarratu nahi dugu eginen diogun omenaldiaren bitartez. Bere biziko hainbat etapa eta laborantzan,...
Mundu zabalean | 2022ko Apirilaren 21a
Berotze klimatikoa aztertzen duen GIEC, nazioarteko ikerlarien taldeak, bere azken txostena plazaratu du hilabete hastapenean. Oraikoan aterabideak ditu proposatzen, bainan deiadar argi batekin: aitzineko urteetan Estatuek finkatu helburuak ez direla atxikiak izan eta nahi badugu planeta bizigarri bat atxiki, berotze efektua beti eta gehiago handitzen duen gasen isurketaren emendatzea, hemendik 3 urte barne, geldiarazi beharko dela. Perspektiba horretan orain hasi nahi diren energia fosilen estr
Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 21a
Haurrak ginelarik, aspaldi beraz, emazte xahar batzuk iziarazten gintuzten, iziarazi nahi segurik ba, erranez ez baldin baginen beti xintxoak izaiten, ikaragarriko kara tzarra duen gizon gaixto bortitza etorriko zela gure xerka eta biziki urrun eremanen gintuela bere larderiapean! Gaixo haurrak!
Gu beti ikaran egon behar! Gizon itsusi hori deitzen zuten Zingilibarbau!
Nunbait aipatzen ote da oraino Zingilibarbau atrebitu hori? Nik uste nuen alde bat joana zela gure...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016