Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 21a

Berriz gauza bera?

Eta bai, duela bost urte gertatu zena berriz gertatuko ote da heldu den igandean? Hori nehork ezin erran oraino. Alde batetik Marine Le Pen lurra baino aise apalago ezarriz baditake tanto anitz bestalderat joanen diren. Adituaren bortxaz Marine hori Putinen adiskidea dela, Europa Batua nahi duela dena desegin, Europa azkar baten beharra badugularik, eskuin-burukoekin ez dela gisa guziz deus onik izaiten ahal, bai holako solasekin duela bost urteko giro hura bera sustatzen da. Bizkitartean,...

Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 21a

Michel Bouquet

Parisen sortua, Parisen da ere pausatu, 96 urtetan, Michel Bouquet fama handiko artista. Luzaz eta luzaz, 75 urtez nunbait han, antzerkilari arraroa izana. Zernahi sari eder ba eskuratuak bere jeinu nasaiari esker. Zinemaren sailean ere jokolari gaitza izana.

...

Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 21a

Bi urte barne?

Badu orain hiru urte ikaragarriko sute batek azkarki funditu zuela Pariseko katedrala. Obran ari dira karraskan eta nahi luzkete bururatu bi urte barne, hastean errana zuten bezala. Batzuk baietz, beste frango dudakor. Dena den, iduri du obra larrienak bederen eginen direla errana duten epe hortan. Elizkizun eta bisitaldiak berriz hasteko beraz 2024an. Diruaren aldetik, ez du iduri arrangura handirik baden. Behar den sosa ja bildua edo hitzemana segurik ba. Joan den egunean, Emmanuel Macron...

Gogoa hazi | 2022ko Apirilaren 21a

Iturri sendoen kutsadura

Gan den asteko Herria kazetaren lehen orrialdeak oroitzapen on batzu gogarazi dizkit. Bortuko azken indiarra aipatzen du: Ttale Ouret.

1976a zitekeen. Etxeari teilatua eman berria genion. Leihorra gozatuz, gogotik lanean ari nintzen, selauruko tauladura osatzen, taula bat itzatu arau eremua irabaz eta irabaz, France Inter entzunez. Gure irratia linboetan zen oraino. Maite nuen anitz "Marche ou rêve" Claude Villers-en emankizuna, Henri...

Orotarik | 2022ko Apirilaren 21a

"17 fraile beneditano aldudarren historia": 10/21 Argentinan "Nino Dios" monastegia eraikitzen

Ea zertan garen gure aldudar beneditanoekin? Beloke sortzean, hor genuen Beraineko Odilon Ardans, eta hari jarraikirik aldudar andana. HaatikBeloketik Estatu Batuetara laster abiatu ziren horietarik bost.

Non zeuden besteak? Gaurkoan horietarik 4 segituko ditugu. 1899an Belokeri galdegin zioten Argentinan monasterio baten sortzea, Hego Ameriketako lehena. Eta horra non 25 fraile edo frailegai Bordeletik abiatu ziren, ontziz...

Orotarik | 2022ko Apirilaren 21a

EPELONDO: PAZKOKO PREDIKUA

Badu zenbait urte orain Pazko pasatzen dugula, ETAren agiri-ibairik irakurri gabe: oroitzen naiz nola bihurdikatzen zuten gure hizkuntza, anaforaz metafora, beraien hilketak justifikatzeko eta euskaldun on bederaren izenean eginak zirelako ideia gure kaskoetan iltzatzeko. Beste mundu batean bizi garela dirudi: garai haiek ahanzten ari gara, ez ditugu eztabaidatzen, ez ditugu gehiago aipatzen ere. Non ez den Atalante zinema gelara Iciar Bollainen Maixabel ekartzen dutenean, edo Korrikaren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016