Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 28a

Amaiur 500 urte: oroitzapena À¢'€'" aldarrikapena

"Nafarroa Berriz Altxa"plataformak heldu den ekainaren 5eanantolatuko duen"Amaiurraldia"izeneko ekitaldia aurkeztu du. 500 urteren buruan, oraindik ere Nafarroako eta Euskal Herri osoko herritarrekburujabetzarako beharradutela aldarrikatuko du.

Iragarri duenez, Amaiurraldia oroitzapenerako eta aldarrikapenerako eguna izanen da, iragana gogoan, bainagaurkotasun handikoaere. Gogoratu dute500 urteiragan direla Amaiurko zelaietan nafarrek Gaztelako tropen aurka bataila...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 28a

"Maddiren trajeria" pastorala Zugarramurdin

Nafarroa eta Lapurdi artean dagoen Xareta haraneko ehun bat biztanlek, urriaren 15ean eta 16an, "Maddiren trajeria" pastorala antzeztuko dute. Zugarramurdi, Sara, Urdazubi eta Ainhoako biztanleak elkartu dira pastoralean parte hartzeko. Gerardo Mungia, Zugarramurdiko leizeetan aurkeztuko den obra idazteko, Piarres Lafittek Baxe Nafarroan bildutako poesia batzuetan oinarritu da. Pantxika Urruty barkoxtarra ariko da errejent lanetan.

Pastoralaren oinarri...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 28a

Ukrainar ordezkaria Gernikan

Duela guti Kongresuan egin hitzaldian, Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak, Ukrainako herritarren sufrimendua eta Gernikako biztanleekduela 85 urte iragan bonbardaketan jasan zuten mina konparatu zituen. Iñigo Urkullu lehendakariak, enbaxadorea gomitatu du 1937ko apirilaren 26an Gernika suntsitu zuen...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 28a

Ordizia: Aralarko artzainek egoera kaskarra salatu dute

EHNE eta ENBA sindikatuek diotenez, "Ordizian irudikatzen den transhumantzea egiten duen mendiko artzaintzaren duintasuna aldarrikatu beharra da". Kritikatu dute Aralarko mendiak Enirio-Aralar Mankomunitatearengandik jaso duenutzikeria eta axolagabekeria. Argudiatu dutenez, mendian bizi eta lan egiten duten artzainentzat, etxoletarako inbestimenduak eta bide azpiegiturak ezinbestekoak direla.

Gisa berean,Idiazabal gasna egiteko, esnea ekoizten duten artzainen egoera kaskarra salatu...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 28a

Txakolin-egileak itxaropentsu

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako txakolindegiek, aurten 4,6 milioi litro arno ekoiztu dituzte, jaz baino %7,4 gutiago, baina salmentak pandemia aurreko kopuruetara heldu dira, batez ere esportazioei esker. Azken bi urteotako zailtasunei aurre egin ondoren, 2022ko urteari begira, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako txakolin-egileak itxaropentsu dira. Alde batetik, iazko salmentak onak izan direlako, batez ere esportazioei dagokienez, bestetik, aurtengo uzta doi bat tipiagoa izan bada ere...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 28a

Aitor Etxebarria musikariak 'Gernika 85.' obra sinfonikoa konposatu du

Gogora Institutuak laguntza eskaini dio Etxebarriari bere lana sortu dezan. Gernikako musikariak bere sorterriaren bonbardaketaren 85. urteurrenerako konposatu du omenaldi sinfonikoa, ekainaren 30ean estreinatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016