Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 12a
Urte guziz bezala denboraldia maiatzaren lehenean irekiz geroz, lehen izokina "lehenbiziko" deitua harrapatu du asturiar arrantzale batek, Pedro Iglesias Gomez Irunen bizi den arrantzaleak atera duen izokin emeak, 4,460 kg pisu zituen eta Endarlatsan arrantzatua izan da, Recondo Donostiako jatetxeak erosi du 1.600 eurotan. Izokinen arrantza uztailaren 31 arte irekia da, salbu 51. harrapatu eta zerratua izaten. Arrantzale bakoitzak egunarentzat baimena erosi behar du.
...Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 12a
LAB sindikatuak iragarri duenez, heldu den agintaldianbi koordinatzaile orokor ukanenditu:Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo. Ekainaren 16an eta 17an eginen du LABek kongresua Biarritzen eta Baionan. LABek ezker independentismoaren erreferentzia sindikal nagusia bilakatzeko parioa egiten jarraituko du. Garbiñe Aranbururen hitzetan, "ezin dugu estatuetatik inposatzen diren erreformen zain gelditu, eta ondoren, ondorioak gainditzeko borroka egitera mugatu". Idazkari nagusiaren arabera,...
Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 12a
Joan den larunbatean, Emmanuel Macron lehendakari karguan finkatua izan da. Laurent Fabius legezainburuak azterturik hauteskundeen emaitzak. 450 jaun eta andere baziren gomitatuak karia hortarat,besteak beste François Hollande eta Nicolas Sarkozy presidente ohiak. Bilkura kartsuki iragan da bainan ez arras beste orduz bezen handizki. Ez dela batere sasoia espantuka artzeko. Hogoita-bat kanoi ukaldi tiratuak izan dira...
Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 12a
Orain arte, macrontiar gehienak bilduak zauden frantsesez "La Republique en marche" deitu alderdian. Oinezkoak ziren nolazpait. Edo beti martxan zirenak. Edo alde bat ibilki zirenak berdin. Bat-batean, izen berri bat eman diote alderdiari. Deitzen da beraz "Renaissance". Nola erran hori euskaraz? Pizkunde litake orobat hitz asurtiena. Edo Berpizte. Nunbait ikusi dut ere Errenazimendu bainan hori untsa izen pisua zait, ez hain egokia, gainerat Makeako eiherazainak eta Iholdiko gasna-egilek ez...
Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 12a
Horiek hola, deputatu-bozetan, macrontiarrek hautagai bat ukanen dute boz-gune guzietan. Edo Berpiztekidea edo adiskide dituzten beste alderdi batetakoa. Gisa hortako tratua egina dute. Lau ehun hautagai balitazke izenez aldatu den alderdi hortakoak. 58 Edouard Philippe gobernuburu ohiaren alderdikoak. Ehunez goiti Modem delakoan direnak, François Bayrou dutela buru. Diotenez, tratu hori frango aise trenkatu da eta arras epe laburrean. Hautagai horien...
Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 12a
Alderdi sozialistaz ari gira bistan da! Ahuldua zen, biziki ahuldua, oraino gehiago apirileko hauteskundeetan untsa emaitza txarrak ukanik. Ba ote du deputatu-bozetan hobeki heltzeko mentura handirik? Solasean arizan dira eta jakin da azkenean intsumituak, "berdeak", komunistak eta sozialistak ere akomeatu direla bat egiteko ekaineko bi bozaldietan. Ezkerraldeko gehienak elgarrekin beraz, Jean-Luc Mélenchon denen aitzinean. Beti berdin ausart eta beharbada...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016