Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 19a
Juan Sebastian Elkano Getariako itsasgizona buru zuen marinel taldeak munduaren lehen itzulia egin zuela 500 urte betetzen dira aurten. Urteburu honen karietara, "Elkano Itsas Herria" proiektuak itsas kultura zabalduko du euskal kostaldean, maiatzetik irailera eginen den itsas zeharkaldiaren bidez. Elkano Fundazioak, Albaolak eta Euskal Itsas Museoak antolatu eta aurkeztu dute ekimena.
Ospakizunak maiatzean hasiko dira Pasaia Itsas Festibalarekin (26tik 29ra), eta euskal kostaleko...
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 19a
Bizkaiko ikastolen laguntzeko ospatzen den Ibilaldia maiatzaren 29an iraganen da Bilbon, Abusu ikastolak antolaturik. 44. edizioaren leloa Erro, harri, har izanen da. Ikastolak eta kokaturik dagoen auzoak izen bera dute: "Abusu". Auzo honen itzulia eginen du prestatua duten 4,2 kilometroko ibilbideak. Antolatzaileek "auzoari begira dagoen ikastola" irudikatu nahi izan dute horrela.
...Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 19a
Euskal Herriko musika tresnei buruzko entziklopedia osatzen hasi da Juan Mari Beltran, Soinuenea Fundazioko burua, zenbait kidez lagundurik. Euskal Herriko musiken aberastasuna ezagutaraztea da entziklopediaren helburua. Herri musika bizia eta aldakorra dela ulertzen dute Beltranek eta bere lantaldeak, eta proiektu anbiziotsu hau sormenaren pizgarri izatea nahi lukete.
"Soinu-tresnak euskal herri-musikan" entziklopedia Soinueneako lantaldeak anitz urtez eraman duen lanaren fruitua da....
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 19a
Eliza Katolikoaren baitan sexu-abusuak pairatu dituzten biktimak aitortzeko lege-proposamena erregistratua izan da Nafarroako Parlamentuan. Lege honen xedea izanen da biktimei erantzuna, geriza eta onarpena ematea, eta horrelako erasorik gehiago ez errepikatzea.
Proposamenaren alde agertu dira Parlamentua osatzen duten talde guziak, salbu Navarra Suma alderdia, eta Gobernuak ere lege-proiektua babestu du. Eduardo Santos Migrazio Politiketarako eta Justiziarako kontseilariak testu...
Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 19a
Usaia hartzen ari da hor gaindi, ez bada ere oraino denetan sartua, maiatzaren 9an ospatzen da Europaren Eguna. Denek gogoan 1950ean egun hortan zela zabaldu Europa Batu baten aldeko dei suhar bat. Aurten, karia hortara, Emmanuel Macron lehendakaria Berlinen ginuen eta gaitzeko hitzaldia egin du, biziki kartsua, Europa horren alde. Proposamen berezi batekin. Europa Batuak aitzina segituz, artetan zonbait aldaketa gora-behera, mundua beti kanbiatuz doala-eta, bigarren batasun...
Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 19a
Macron bigarren aldikoz hautetsia izana apirilaren 24an, hiru asteren buruan ez oraino gobernu berririk. Hortaz izan da eta bada zernahi solas eskuin eta ezker. Zergatik holako beranta, horra usu entzuten den galdea. Egia erran, beste orduz gauzak lasterrago joan badira ere, ez bide da batere makurrik.Lehendakariak, legez-lege, berak nahi duen bezainbat denbora hartzen ahal du. Horiek hola, jendeak nahi luke halere jakin nola hortaratu giren. Edo Macronek uste baino traba gehiago kausitu du...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016