Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 14a

Mus lehiaketa bat

Larunbatean, azaroak 16 (15:00), mus lehiaketa bat izanen da Ziburun, sustengatzeagatik herriko ikastola, Kaskarotenea, eta iraganen da Baltsan bilgunean. 200 euro irabazleentzat. Bazkari zonbait bestalde, herriko hiru jatetxek eskainirik....

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 14a

Euskal hiztegi ttipiak

Euskal Elkargoak, Euskal Kultur Erakundea partzuer, plazaratzen du euskal hiztegi ttipi asko, gai desberdin frangotaz, orai badira orotarat 29, berrikitan atera diren hamarrak kondatuz. Helburua, ahal bezenbat sustatzea euskararen erabilpena. Hiztegi bakoitxak badauzka beraz bere gai bereziak, egun guzietako biziari lotuak. Hendaia partaide izanki, indar berezi bat akulatzen du. Ortzegun huntarik goiti, hiztegi horiek eskuratzen ahalko dira Herriko Etxean, mediatekan,...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 14a

Hexagonoa: langabezia zenbaki onen ifrentzua

Urtea barne deus lanik egin ez dutenen kopurua %2,4an apaldu dela jakinarazia du berriki lanaren ministerioak hexagonoan. "A" kategorian kokatuak direnak 3,617 milioi dira. Paketa horren barnean 50 urtez goitikoen langabezia doi bat beheiti mugitu da, urtea barne -%1,3. Aldiz gaztetan langabezia emendatu da +% 0,7. Urte osoa iragan dutenak deus lanbiderik aurkitu gabe ("A" kategoria), eta 2018an zerbaixka lan noiztenka aurkitu dutenak ("B" eta "C" kategoriak), biak elgarri lotzen...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 14a

Ingalaterrako hiliki kamioi hura

Aktualitatean izar iheskorra bezala iragan zen berri larria: 39 gorputz atzeman zituztela Londresetik hurbil urriaren 22/23ko gauerdi ondoan. Geroztik harrigarri ere bada zein urrats nekean doan ikerketa, eta ere zein laster desagertu den gertakari erraldoi hori aktualitateko lehen tituluetarik. 48 oren eman zuten hilikien identifikatze lanetan, autopsiak bederazka egin behar zirelako. Txinatar paperak atzeman zituztelako, hasieran uste zuten txinatarrak zirela 31 gizon eta 8...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 14a

New Delhi hodei kutsatuen pean

Miliar bat biztanleko marra iragana du jada Indiak. New Delhi hiri nagusiaren inguruan jada 20 milioi biztanle lerrokatuak dira. Hiriko buruzagiek larrialdi egoera indarrean emana dute gutienez 12 egunentzat hodei kutsatuaren pean baitira urriko 28az geroztik. Bistara jada izialdura sortzen duen hodei horren barnean zientzialariek izartu dute airean badela PM2,5 zatiki finen kontzentrazio bat neurriz kanpokoa: metro kuboko 810 mikrogramoko kutsadura atzeman dute, MSA nazioarteko...

Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 07a

50 urte

Ziburun sortu zen duela 50 urte kirol-elkarte bat osoki judoari emana. Laster Donibanerat ere hedatu. Bilakatua da SJLO delakoaren adar bat eta beti kar berarekin segitzen du aitzina. Hilabete hunen 30ean, larunbatarekin, ospatuko ditu beraz bere 50 urteak. Karia hortarat antolatzaileek nahi luzkete bildu gerriko beltxa elkarte hortan ardietsi duten guziak. Gehienak ezagutzen dituzte bainan ez denak. Badira alabainan herritik urrunduak ere. Dei bat zabaldua da holakoak ezagutzen...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016