Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 03a

Eskuin buruaren mamua mehatu Austrian

Iragan igandean Austrian iragan diren deputatu bozen kari, erran daiteke bozemailek ez diotela beltzurik egin Sebastian Kurtz eskuindarrari aitzineko legealdian eskuin buruarekin eskuz esku gobernatzea gatik. Àƒ'-VP alderdi eskuinak bozen %37 kausitu du (+6). Sozial demokratek parean segitu dute bidea beheiti: %22 (-5). Hirugarren atera da aldi honetan FPÀƒ'- eskuin burua bozen %16rekin (-10). Grünen berdeak dira ongi iratzarri %14tara hupatuz (+10). Néoseko alderdi liberalak...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 03a

Joan den asteartea dolu eguna Hong Kongen

Joan den asteartean ospatu zuten txinatarrek beren besta nazionala. Xi Jimping Txinako presidenteak galdeginik besta handiagoak egin zituzten, Txina komunistaren sortzearen 70 urteak markatzeko. Ez da haatik errana ospakizunek espantu bera erakutsi dutenik Txinako lurralde guzietan, hala nola Hong Kongen. Uharte horretan alabaina Txinaren kontrako erresistentziak dirau hiru hilabete hauetan bederen, asteburu guziez jendea milaka ateratzen eta, uhartea ez Txinatarren esku...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 03a

Ehun miliar euro Alemanian klimaren zaintzeko

18 orenez negoziatu zuten iragan astean Berlinen Alemaniako kristau demokratek eta sozial demokratek hamar urtez gauzatuko den 100 miliar euroko inbestimendua klimaren zaintzeko. Adostu dira hemendik 2030 arte, urtean miliar bat gutxienez kontsakratuko dutela klimaren zaintzeko eta energia trantsizioa segurtatzeko. Lehenbiziko lau urtetan 54 miliar sartuko dituzte kutsadurak apalarazteko, eta sail horretan alemanek duten beranta harrapatzeko. Xedatu dute gas hedapenak...

Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 26a

Uraren kudeantzan ohitura aldaketak

2001ean uraren kudeantza sektore publikoaren esku zen hexagonoko jendetzaren %28arentzat. Hamasei urte berantago jendetzaren %40ak publikoki tratatu ura baliatzen du, dela ikuzteko, jangaien berotzeko eta edateko. Hots, gero eta hiri eta herri elkargo gehiagok zuzenean segurtatzen dute uraren kudeantza. Hemen gaindi Akize eta Baiona ditugu adibide hoberenak. Baionaren berezitasuna azpimarratzekoa da, 1890 urtea aitzinekotzat sortua baitzuen ur konpainia publikoa....

Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 26a

Asiatarren arteko sentimendu gordeak

Europa mendebaleko jendeen artean garrantzia guti emaiten zaie miliar bat eta hiru ehun milioi biztanle dituen Txinari, edo miliarra gainditu berria duen Indiari. Lehena erhiz erakutsia da mendebaleko ekonomiari ekartzen liokeen kaltearentzat, Indiaren izena agertzen da noizean behin zenbait hegazkin militar erosten dituelarik Europan. Japonia gogora datorkigu G7 bilkuren karietara, bat batean ohartzen baikara munduko eremu aberatsenen zerrendan dela. Hego eta Ipar Korea ere...

Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 26a

Turkian Erdogan aro oparoa, hodei batzurekin

Recep Tayyip Erdoganek karguak metatzen ditu deputatu bozetan berriz pasa arau. Turkiako presidentearen boterez gain, gobernu buruzagitza hartu berria du, hori beti AKP alderdiaren buru segituz. Horiek aski ez balitu bezala, Turkiako armadaren buruzagi lehen emana da, eta finantza politikaren kargua hartu berria du eskutan. Gider guziak eskutan badirudi diktadurara doala zuzenean. Nork geldiaraz dezake? Hodei batzuk agertzen hasiak zaizkio ordea. Herriko bozetan Ankara hiri...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016