Mundu zabalean | 2019ko Maiatzaren 02a
Apirilaren 14an iragan diren deputatu bozen ondotik Finlandiarrak beha daude zein koalizio muntatuko den gobernu berriaren osatzeko. Azken agintaldian (2015-2019) hiru alderdik osatu zuten gobernua: zentro demokratak, eskuineko koalizio nazionalak eta eskuin buruko "Egiazko Finlandia" alderdiak. Ohargarri da Finlandian ere Austrian edo Italian bezalaxe, ohizko alderdiak ez direla eskuin burukoekin gobernatzeko beldur. Finlandian alta joan den abenduan...
Mundu zabalean | 2019ko Apirilaren 25a
Gertakari larriak lerrokatu ziren Sri Lankan iragan asteburuan. Barne ministerioak eman duen bilanean 290 hil eta 500 kolpatuz goiti aipu zuten joan den astelehenean. Badirudi makurrik handiena gorputza lehergailuz inguratua zutenek dutela ekarri. Pazko goizean hiru elizetan gertatu ziren zaparketak. Colombo hiri nagusiko San Antonio elizan, iparralderatagoko Negombo hiriko San Sebastian elizan eta ekialdeko Batticaloan hiriko eliza batean. Colombo...
Mundu zabalean | 2019ko Apirilaren 18a
Vatikanoak plazaratu berriak ditu mundu guziko katolikoen kopuruak 2017 urtearen kontu.
Mundu zabalean | 2019ko Apirilaren 18a
Sinespenez nagusiki musulmana den Sudan estatuko presidentea kargutik kendu zuten joan den ostegunean.
Mundu zabalean | 2019ko Apirilaren 18a
800 urtetan iragan diren gerlak, ezbeha rrak, izurriteak, ihurzuriak ez zirelarik gai izan Pariseko Andre dena Maria katedrala hondatzeko, hona joan den astelehen arratsaldeko zazpiak hamar gutitan sortu den suteak kausitu duela.
Mundu zabalean | 2019ko Apirilaren 04a
Aljeriako APS berri agentzia publikoak iragan astelehenean jakinarazi zuenez, Abdelaziz Bouteflikak presidente kargua utziko du apiril honen 28a aitzin. Gehitu zuten estatuaren erakundeek aitzina pausuki segitzeko izariak hartuko dituela luza gabe. Iragan astean barna hiru gertakari lerrokatu ziren Aljerian. Ahmed Gaîd Salah armadako buruak eta gobernukideak adierazi zuen presidentearen joaitea zela Aljeriako krisitik...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016