Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 12a

Boris Johnson lanetan Erresuma Batuan

Irri eta beso indartsuen jestu gutxi joan den astean Boris Johnson Erresuma Batuko gobernu buruak. Parlamentua hetsi nahi baitzuen heldu den urriaren 14 arte, sei astez segidan, deputatuek ezetz erran dute. Bere anaiak gobernuan hartu berria zuen kargua utzi zuen, erranez Erresuma Batuaren interesa familiakoaren gainetik pasarazten zuela. Hasian hasi parlamentuak beste bi xede bozkatu zituen, biak lehen ministroaren kontra: behartzen dute Brexitaren luzamena galdatzera Europa Batuari;...

Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 12a

Gobernu berria Italian

Kartak aldatu dira Italian iragan astean. "Bost Izar" eta alderdi sozial demokrata hitzartu dira gobernu berriaren osatzeko bien artean. Giuseppe Contek segituko du gobernuaren buruan, baina ministro gehienak berriak izanen ditu. Kanpoko aferak kudeatzen segituko du segur Luigi Di Maio "Bost izar"-ekoak, baina barne ministro berria emazte bat izanen da: Luciana Lamorgese. Adituek diotenez Mateo Salvini aitzinekoaren infrantzua liteke kargudun berria: bizi guzian administrazioetan...

Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 12a

Armak isilik: Mozambiken

Agorrilaren lehen honetan bake hitzarmena izenpetua dute Mozambikeko buruzagiek RENAMO errebelde talde anti marxistarekin. Izenpetzaileak: Filipe Nyusi presidentea eta Ossufo Momade, RENAMO (Mozambikearen berpizkunde nazionala) taldearen burua. Bazuen 40 urte borroka armatua ari zela 20 milioi biztanle dituen estatu afrikar horretan. Mozambikeko hizkuntza ofiziala portugesa da, bost ehun urtez Portugalen kolonia izanik, 1975 urtean independente jarri arte. Orduan FRELIMO Mozambikeren...

Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 12a

Armak isilik: Sudanen

Afrikako lurralde horretan gerla ezagutu dute kasik 50 urtez segidan, batzutan gorago, bestetan apalago, baina sekulan argiki gelditu gabe. 2000 urteek bake erlatibo bat nagusitzen ikusi dute, zehazki 2003tik aitzina. Bi urte berantago Sudaneko hego parteak autonomia kausitzearekin negoziaketek hartu dute lehentasuna hala ere, nazioarteko laguntzarekin eta Nazio Batuen Erakundea antolatzaile independentziaren erreferendum bat antolatu zuten jakiteko hego Sudaneko parteak bere gain...

Mundu zabalean | 2019ko Irailaren 05a

Gerla berriz Kolonbian

Hiru urte badu FARC taldeak armak utzi eta bake hitzarmen bat izenpetu zuela Kolonbiako gobernuarekin. Hara joan den astean gerla berpiztu dela. FARC-en izenean negoziatu zuen Ivan Marquezek aitzineko ostegunean bideo bat plazaratu zuen erranez talde armatua berriz abiatuko dela, gobernuak ez zuelako negoziaketetan hitzemana betetzen. Biharamunean berean Kolonbiako gobernuak berrogei eraso burutu ditu, horien kari aitortu du 12 presuna hilik izan direla, horietan 9 gerrillero....

Mundu zabalean | 2019ko Uztailaren 12a

Mundu Zabalean

Grezian aldaketa politikoa

Deputatu bozetan eskuin-zentroko "Demokrazia berria" alderdia atera da lehen bozen %39,7arekin, parlamentuan berak eskuratu ditu 300 aulkietatik 158. Syriza, lau urte hauetan gobernatu duen alderdiak, Alexis Tsipras lehen ministro, bozen %31,4 eskuratu ditu eta 86 deputatu aulki. Kinal sozial-demokrata alderdia hirugarren atera da 22 aulkirekin, KKE alderdiko komunistek 15 aulki, eta MeRa 25 ezkerrekoak 9 aulki eskuratzen ditu, hauxe izanki eta Yanis...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016