Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 10a

Gerla bezperak Siria/ Turkiako mugan

Azken engaiamendu eta solasak iragan asteburuan entzun ditugu. Turkiak eraso militar bat abiatzekotan du, tenore honetan ez badu jada abiatua, Siria ipar ekialdeko lurretan. 2018an jada lehenbiziko eraso bat eraman zuen leku bertsuetan, aldi honetan ordea, Donald Trump-en manuz amerikar armada leku horietarik ateratzen zela egiaztatu bezain segur. Badu orain zortzi urte Bachar Al Assad Siriako presidenteak gerla abiatu duela bere populuaren kontra. AEB-ek orduan Obama...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 03a

Ford Blanquefort-eko lantegia hetsirik

Jada joan den uztailekotzat ekoizpena gelditua zuten Blanquefort-eko Ford lantegian. Zuzendaritzak lizentziamendu gutuna igortzearekin zehazten zuen lantatik guziak urri honen lehenean hautsiko direla. Hara lan unitatea geldirik geroztik, nahiz maxina guziak ez dituzten oraino kenduak. Orain ikustekoa da Fordek eman hitza beteko duen. Lantegiaren inguruan erosiak zituen 50 hektaretarik parte bat ez duena sekulan baliatu utzi die lekuko botere publikoei, ordainez hauek barkatu...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 03a

Fessenheimeko nukleartegiaren azken asteak ote?

Betikoz hetsiko dutea Fessenheimeko nukleartegia? François Hollande presidenteak hitz eman zuen, ondotik Ségolène Royal energien ministroak gelditzeko manu bat atera zuen. Baina gauza kuriosa, nukleartegiak kudeatzen dituen EDF holdinak ez ditu gaur arte gelditze horiek egiaztatu. Bi lege elkarren kontrakoren artean jokatu da orain arte gobernua/EDF sokatira. Lehen legeak dio nukleartegietarik datorren elektrika kopurua hein berekoa izanen dela Frantzian; ondorio zuzena gelditzen...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 03a

Eskuin buruaren mamua mehatu Austrian

Iragan igandean Austrian iragan diren deputatu bozen kari, erran daiteke bozemailek ez diotela beltzurik egin Sebastian Kurtz eskuindarrari aitzineko legealdian eskuin buruarekin eskuz esku gobernatzea gatik. Àƒ'-VP alderdi eskuinak bozen %37 kausitu du (+6). Sozial demokratek parean segitu dute bidea beheiti: %22 (-5). Hirugarren atera da aldi honetan FPÀƒ'- eskuin burua bozen %16rekin (-10). Grünen berdeak dira ongi iratzarri %14tara hupatuz (+10). Néoseko alderdi liberalak...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 03a

Joan den asteartea dolu eguna Hong Kongen

Joan den asteartean ospatu zuten txinatarrek beren besta nazionala. Xi Jimping Txinako presidenteak galdeginik besta handiagoak egin zituzten, Txina komunistaren sortzearen 70 urteak markatzeko. Ez da haatik errana ospakizunek espantu bera erakutsi dutenik Txinako lurralde guzietan, hala nola Hong Kongen. Uharte horretan alabaina Txinaren kontrako erresistentziak dirau hiru hilabete hauetan bederen, asteburu guziez jendea milaka ateratzen eta, uhartea ez Txinatarren esku...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 03a

Ehun miliar euro Alemanian klimaren zaintzeko

18 orenez negoziatu zuten iragan astean Berlinen Alemaniako kristau demokratek eta sozial demokratek hamar urtez gauzatuko den 100 miliar euroko inbestimendua klimaren zaintzeko. Adostu dira hemendik 2030 arte, urtean miliar bat gutxienez kontsakratuko dutela klimaren zaintzeko eta energia trantsizioa segurtatzeko. Lehenbiziko lau urtetan 54 miliar sartuko dituzte kutsadurak apalarazteko, eta sail horretan alemanek duten beranta harrapatzeko. Xedatu dute gas hedapenak...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016