Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 31a

Herri eta departamendu bozak Kolonbian

Kolonbiako herri eta departamendu bozen batzorde antolatzaileko buruaren arabera, azken urtetako bozketa baketsuenak iragan berri dira Kolonbian iragan igandean. 36,6 milioi bozemailetarik %60ak pasa parte hartu zuen. Berritu dituzte 1.101 Herriko Etxe, bai eta 32 departamenduen gobernadore kargudunak. Adituen arabera Ivan Duque presidente liberalaren tendentziak funski beheiti egin du. Hala nola Bogota, zazpi milioi pasa biztanle dituen hiri nagusia zentro ezkerrak eskuratu du....

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 31a

Peronista bat presidente Argentinan

Argentinan pikoan emanak dituzte lege bereziak presidente bozetan, lehen itzulian gehiengo osorik ez duen lehen hautagaia presidente onartzeko bigarren itzulirik gabe. Bozen %45a iragan baldin badu, edo oraino %40, baina bigarren hautagaietik hamar tantoko abantzua segurtaturik, orduan presidente kargua har dezake. Aldi honetan lehen baldintza gainditu zuen Alberto Fernandez peronistak bozen %47,45 eskuratu duenaz gain. Mauricio Macri orain arteko presidente liberalak bozen %41,11...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 24a

Txilen asaldadura sozial larriak

Asaldadurak piztu ziren Txilen urriaren 17ko gauean. Geroztik kasik gauero segitu dute. Adituek diotenez, garraioen prezio emendioa da nahasketen arrazoi nagusia: jada joan den urtarrilean metroan ibiltzeko txartelaren prezioa pasatu zen 780 pesotik 300etara; hona urri honetan berriz hupatu dela 830 pesoraino. Arras laster hedatu da jendeen aserrea sare sozialetan. Urriaren 17an 33 presuna arrastatu zituen polizak Santiago hiri nagusiko metroan burutu ziren fundiketen...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 24a

Turkiak gerla irabazixea Ipar Sirian

Hamabost egun barne Recep Tayyip Erdoganek Sirian burutu duen gerlarekin kausitu du Siriako kurdiarrak beren lurralde geografikotik aldaraztea. Urriaren 17an onartu zuelarik bost eguneko armen pausa baten markatzea, jada segurtatua zuen Siriako muga gunean geriza eremu bat gutienean 100km luzetasunekoa eta 32km largokoa. Eremu horren barnean bizi ziren kurdiarrek ez zuten beste erremediorik izan lekuak hustea baizik, bereziki Ras al-Aïn deitu beren hiria utzi zuten joan den...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 17a

Siriako gerla: urriaren 14eko bilana

Aitzineko asteazken goizean abiaturik, jada bosgarren eguna zuen Turkiako armadak Siriako ipar ekialdean hasia duen gerlak joan den astelehenean. Kurdiar parteak eman bilanak dio: 104 gudari kurdiar hilak, eta 60 zibil haien inguruan. Lehen hegazkin bonbardamenduak hasi bezain laster 100 000 zibil ihesari emanak direla diote Siriako giza eskubideen elkartetik. Kurdiarrek jakiterat eman dute DAESCH-eko 785 presok kausitu dutela eskapatzea kurdiarrek muntatu presondegi batetik. Horrela...

Mundu zabalean | 2019ko Urriaren 17a

Tunisiako presidente berria: Kais SAIED

Joan den abuztuaren hasieran Tunisian, presidentea bozetan izendatzeko kanpaina ireki zenean 26 hautagai agertu ziren, horien artean bi emazte. Irailaren 15 irian iragan den lehen bozketan boz gehiena bildu zuten bi lehenak hautatuak izan dira bigarren itzulirako. Biak gizonak eta biak kasik ezezagunak. Kais SAIED izenekoak bildu ditu bozen %76,9, Nabil Karoui lehiakaria bozen %23,1ekin gelditu delarik. Presidente berriak 61 urte ditu, eta duela lau urte bozkatu lege nagusiaren...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016