Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024ko Urtarrilaren 11a

Heriotze - Bertso afaria - Entrexantak eta Ruper Ordorika - Urte berrio agiantzak

Heriotze%20-%20Bertso%20afaria%20-%20Entrexantak%20eta%20Ruper%20Ordorika%20-%20Urte%20berrio%20agiantzak

Heriotze: Mendiberriko Jakes Habense

Denak harriturik gelditu gira jakitean Jakes Mendiberri zendu zela. 71 urte egin berriak zituen, joan den hilabetean. Duela bi hilabete Baionako ospitalean sarturik, trenpu txardura baten ondorioz, luze izanen zitzaiola sendotzea errana zaukuten, baina ez genuen uste hain laster utziko gintuela.

Gizon langile eta azkarraren oroitzapena uzten dauku. Gazte denboran harakin lanetan Bordele aldean eta kostaldean arizanik, urte andana batez eta erretreta hartu arte kamioiekin lan egin zuen esneketari gisa.

Jakesen ehorzketak Aiherrako elizan iragan dira, joan den asteartean. Gure doluminak bereziki Maite espos lagunari, Adrien eta Franck bi semeeri, Arnaud, Marie Gracie eta Bernadette anai-arreberi eta Mendiberriko familia guziari.

Bertso afaria Maialen Lujanbio eta Miren Artetxerekin

Urte berria ongi hasteko gisan, aurten ere Beltzuntze elkarteak bertso afaria proposatzen dauku. Hau urtarrilaren 19an iraganen da, ortzirale arratsarekin, Gozategia jatetxean. Maialen Lujanbio eta Miren Artetxek giroa berotuko dute, ahotik ezin utzizko afaritik landa. Gaualdia: 25€tan.

Izenak aitzinetik eman behar dira 06-87-71-08-98 edo 05-59-45-91-63 deituz, bestela beltzuntzeelkartea@gmail.com helbidera idatziz, urtarrilaren 17ko berantenaz. Ongi etorri deneri!

Entrexantak eta Ruper Ordorika maiatzaren 5ean

Herritarrek edo herriko elkarteek proposatu 2024ko hitzordu nagusien zerrendan, joan den astean, ekitaldi nagusia ahantzi genuen aipatzea. Hau da Beltzuntze elkarteak maiatzaren 5ean proposatzen duen kantaldia, igande arratsaldearekin. Lehen partean Entrexantak taldea eta ondotik Ruper Ordorika. Nota ezazue orain beretik zuen agendetan. Berriz aipatuko dugun gertakaria, dudarik gabe!

Urte berriko agiantzen ekitaldia

Auzapezak eta herriko kontseiluak urte berriaren karietara antolatzen duten ekitaldira herritarrak gomitatzen dituzte. Hau Herriko Etxean iraganen da, urtarrilaren 14an, heldu den igande goizean (11:00). Ekitalditik landa, ohorezko hurrupaldia deneri eskainia izanen zaie.

Odol emaitea astelehen eta asteartean

Odol zentroak jakinarazten du odol bilketa antolatuko duela heldu den urtarrilaren 15ean eta 16an, Aiherrako Denen Etxean: 15ean, astelehen goizez (8:00-11:30) eta 16an astearte arratsaldez (15:00-19:00). Odolaren behar gorritan baitaude eritegi eta ospitaleak, ongi etorri deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3720. zbk

Gure Hitza | 2024/01/11

Patxi Noblia gogoan

Jean-Louis Harignordoquy

Duela lau aste zendu Patxi Noblia ezagutua zen. 1965ean, Enbataren ale batzu ibilgailuan zauzkalako, mugan geldiarazi eta guardia zibilenganik 60 orenez segidan bortizki galdezkatua izan zen, gizon gazte haren ibilbidea zinez miresgarria da.

Euskal Herriko gazteek lana herrian ukaiteko, adiskide andana batek dirua prestaturik, kasik 300 langiletara heldua den Sokoa sozietatea Hendaian sortu zuen 1971n.

Muble merkatuei egokituz eta ahalaz lehen saltzailea izaitera lehiatuz, urtetik urtera Sokoa handituz joan da. Patxi Nobliak bazakien zoin beren sailean konfiantxazko arduradunen hautatzen, ekoizpena antolatzeko, saltzeak emendatzeko, langileekiko harremanetarako, eta abar. Jaz eritu arte, zuzendaritza taldearekin partekatu ditu bere bizipen eta aholku baliosak.

Xiberoa maite zuen; oroz gainetik pastoralak. Berak hala...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016