Herriz Herri - Baiona (L) | 2024ko Urtarrilaren 11a
"Hitzak Lege" - Argazki tailerra - "Emazteen fabore"
"Hitzak Lege"
Baionako Departamenduko Artxiboetan, Euskaltzaindiak osatu "Hitzak lege" erakusketa urtarrilaren 8tik otsailaren 9a arte ikusgai da. Erakusketa horrek artxibo pribatu ala publikoetatik euskaraz ekoitzitako testu juridiko multzo bat aurkezten du: ohiturazko zuzenbidea, zuzenbide formala, oinordetza zuzenbidea, familia zuzenbidea, administrazio zuzenbidea, merkataritza zuzenbidea eta zuzenbide konstituzionala.
Argazki tailerra
À¯'"'¿Urtarrilaren 14an, Zizpa gaztetxean (16:00-18:30), Nahia Garat argazkilariak tailerra proposatzen du. Argazki hartze intuitiboak duen eragina aipatua izanen da. Intentzioa, narrazioa, elementu plastikoak landuak izanen dira, hautuak hobetzeko, izan argazki hartzean, irudi selekzioan ala tratamendu mailan.
"Emazteen fabore"
Euskal Museoan, Euskal Etnopoloak urtarrilaren 18an (18:00), mintzaldia antolatzen du. Mari Jose Olaziregieuskal literatura unibertsitateko erakasleak gaur egungo euskal emazte idazleen zenbait lanetatik abiatuz, sorkuntzaren bitartez, idazleek salatzen dituzten mota guzietako arraildurak (generozkoak, politikoak, kulturalak) izanen ditu hizpide.











