Herriz Herri - Izura-Azme (NB) | 2024ko Urtarrilaren 11a
Heriotze
Abenduaren 21ean, Aterbeko Gilbert Irigoin bere azken egoitzarat lagundu dugu, 83 urte zituen. Zinez lagun goxoa zen eta alaia, kantua maite zuen eta Oztibarreko kantariekin gertatzen zelarik, kantu errepiketan edo pesta buruetan, uros zen.
Azken denbora hauetan kuraia handiarekin eritasunaren kontra borrokatu da eta familiaren sustenguarekin.
Oroitzapen ona uzten dauku.
Dolumin bizienak familiari.










