Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Urtarrilaren 11a

Eskutik - Kontseiluko berri - Egoera zibila - Pilota

Eskutik%20-%20Kontseiluko%20berri%20-%20Egoera%20zibila%20-%20Pilota

Pilota

Ellande Alfarok "Eskutik" taldearekin, xistera ttikieri buruz gogoeta eraman du. Xisterak egiteko tresna "Xirrixt" deitu dute. Xistera horiek zumearekin eginak dira. Gazte ttikiek, xisterarekin ikasteko zailtasunak badituzte, hortako pentsatu dute bertze txistera mota baten egitea, gaztaina eta lino telarekin, gazteendako arinago, pilotan aiseago ariko dira, Euskal Pilota Batzordeak onesten duena. Laneko lekua Urtxolan da, bainan ideia bada Sarako karrikan antolatzea. Suerte on Eskutik taldeari!

Kontseiluko berri

Herriko Etxeko edantegia atxikitzen duen Marieri alokatze kontratua 9 urterentzat erreberritua izan da. Herriko lurrak ere 9 urterentzat laborarieri alokatuak izanen dira. San Josep eskolak eta Olhain ikastolak, urteko dirulaguntzatik herriak parte bat emanen du.

Herriko Etxeak apez-etxea berrituko du, jadanik badira bi bizitza leku eta bertze bi eginen dira. Bizitza sozialak izanen dira, bakoitzak aparte 15m2-ko lekua ukanen du. Bertzalde leku bat ere linja zikinak garbitzeko, ez bakarrik bizitza lekuarentzat, bainan denendako partekatua, denek beren garbitasunak egiten ahalko dituzte. Permisaren galdea egina da, orain pazientzia hartu beharko da, baimena eta dirulaguntzak ukan arte.

Egoera zibila

Abenduko heriotzak - Larronde Anne-Marie espos Sarda 86 urte. Richer Hélène espos Beristain 93 urte. Etchegaray Marie-Louise espos Laborde Lavignette 93 urte. Acheritogaray Dominique 82 urte. Bertzalde 2023an 17 sortze izan dira. 18 heriotza eta 10 ezkontza.

Pilota

Trinketean - Kimuak: Lafitte Unai-Idoate Xan irabazle 40-36 Azkaindarrak-en kontra. Umetxoak: Babace Leizagoien Oihan-Zabaleta Orhi irabazle 20-11 Oztibartarrak-en kontra. Union Basque batasunean - 3. maila: Agesta Joan-Laborde Lavignette Mickael irabazle 40-05 Pays D'Ortheren kontra. Frantziako txapelketan - A mailan: Elgart Vincent-Haroçarene Arnaud irabazle 40-20 Amikuzeren kontra. B mailan: Mariluz Jule-Etcheverry Unai irabazle 40-20 Eskulariren kontra. Artekoak: Etxeberri Pacheco Manex-Zozaya Eñaut irabazle 40-23 Abarratiaren kontra. Ezkerparetan xisteran: Arribillaga Eneko-Mounho Eneko irabazle 40-34 Kapito Harriren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3720. zbk

Gure Hitza | 2024/01/11

Patxi Noblia gogoan

Jean-Louis Harignordoquy

Duela lau aste zendu Patxi Noblia ezagutua zen. 1965ean, Enbataren ale batzu ibilgailuan zauzkalako, mugan geldiarazi eta guardia zibilenganik 60 orenez segidan bortizki galdezkatua izan zen, gizon gazte haren ibilbidea zinez miresgarria da.

Euskal Herriko gazteek lana herrian ukaiteko, adiskide andana batek dirua prestaturik, kasik 300 langiletara heldua den Sokoa sozietatea Hendaian sortu zuen 1971n.

Muble merkatuei egokituz eta ahalaz lehen saltzailea izaitera lehiatuz, urtetik urtera Sokoa handituz joan da. Patxi Nobliak bazakien zoin beren sailean konfiantxazko arduradunen hautatzen, ekoizpena antolatzeko, saltzeak emendatzeko, langileekiko harremanetarako, eta abar. Jaz eritu arte, zuzendaritza taldearekin partekatu ditu bere bizipen eta aholku baliosak.

Xiberoa maite zuen; oroz gainetik pastoralak. Berak hala...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016