Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Urtarrilaren 11a

Bertso saioa - Pilota

Bertso%20saioa%20-%20Pilota

Bertso saioa

Urtarrilaren 14an igandearekin, Hendaiako Gaztelu aretoan bertso saioa antolatua izanen da. Bertan, Unai Iturriaga, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Amets Arzallus izanen dira parte hartuko duten bertsolariak. Gai emailea Maddalen Arzallus izanen da. Bazkaria izanen da (13:30) eta ondotik bertso saioa hasiko da (17:00). Bazkaria eta saioan parte hartzeko 25 euro pagatu behar dira, edo bertzela saioan bakarrik 10 euro. Izena emateko, mezua igorri 06-66-87-44-43 telefonora edo iparharrera@gmail.com.

Pilota

Endaiarrak pilota elkarteak urtarrilaren 26an bi pilota partida antolatzen ditu Daniel Ugarte pilota plazan. Lehen partida B mailan (20:45) Egiguren - Eskuza / Zubizarreta III - Ugartemendia. Ondotik (22:00) E.P.E.L binakako txapelketa: Elordi - Rezusta / Peña - Albisu. Prezioa 20 euro da, aurre-salmenta 06-87-53-73-13 edo mailez endaiarrak.euskalpilota@orange.fr.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3720. zbk

Gure Hitza | 2024/01/11

Patxi Noblia gogoan

Jean-Louis Harignordoquy

Duela lau aste zendu Patxi Noblia ezagutua zen. 1965ean, Enbataren ale batzu ibilgailuan zauzkalako, mugan geldiarazi eta guardia zibilenganik 60 orenez segidan bortizki galdezkatua izan zen, gizon gazte haren ibilbidea zinez miresgarria da.

Euskal Herriko gazteek lana herrian ukaiteko, adiskide andana batek dirua prestaturik, kasik 300 langiletara heldua den Sokoa sozietatea Hendaian sortu zuen 1971n.

Muble merkatuei egokituz eta ahalaz lehen saltzailea izaitera lehiatuz, urtetik urtera Sokoa handituz joan da. Patxi Nobliak bazakien zoin beren sailean konfiantxazko arduradunen hautatzen, ekoizpena antolatzeko, saltzeak emendatzeko, langileekiko harremanetarako, eta abar. Jaz eritu arte, zuzendaritza taldearekin partekatu ditu bere bizipen eta aholku baliosak.

Xiberoa maite zuen; oroz gainetik pastoralak. Berak hala...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016