Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2024ko Urtarrilaren 11a

Mus xapelketak - Ikastolaren bertsu saioa

Mus%20xapelketak%20-%20Ikastolaren%20bertsu%20saioa

Euskal Herriko mus xapelketa

Asteburua ostatuan jokatuko da Euskal Herriko zazpi probintzietako mus xapelketaren kanporaketa, ortzegunean, urtarrilaren 11n (20:00). Izen emaitea 10 eurotan izanen da jokolari bakoitzarentzat. Lau taldetarik bat sailkatuko da ondoko kanporaketentzat. Aitzinetik afaltzeko manera izanen da (19:00). Baxe Nafarroako finala martxoaren 9an izanen da eta final handia Zuberoan jokatuko da, martxoaren 23an.

Union Basque mus xapelketa

Union Basque, Frantziako mus federakuntzak antolatzen duen mus xapelketa laster hasiko da eta ortzaitarrentzat kanporaketak Etxekoborda ostatuan jokatuko dira. Izenak eman behar dira ostaturat deituz, urtarrilaren 14ko berantenaz. Partidak ondoko asteburuan hasiko dira. Finalak jokatuko dira apirilaren lehenean, Pazko astelehenarekin. Xapeldunak munduko xapelketarentzat sailkatuko dira eta Perun eginen dira heldu den urrian.

Ikastolaren bertsu afaria

Ortzaizeko ikastolak bertsu afaria antolatzen du urtarrilaren 13an, larunbatarekin, Suhuskuneko herriko gelan. Jan aitzineko edariak (19:00) eta afaria sagarnotegi moldekoa zerbitzatua izanen da (21:00), tenorez hasiko da. Afaria 30 euro kostako da. Nerea Elustondo eta Amets Arzallus bertsulariek alaituko dute gaualdia. Gai emaileak aldiz Irisarriko bertsu eskolako gazteak izanen dira. Izenak eman behar dira zenbaki huntara deituz: 06-86-37-26-18.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3720. zbk

Gure Hitza | 2024/01/11

Patxi Noblia gogoan

Jean-Louis Harignordoquy

Duela lau aste zendu Patxi Noblia ezagutua zen. 1965ean, Enbataren ale batzu ibilgailuan zauzkalako, mugan geldiarazi eta guardia zibilenganik 60 orenez segidan bortizki galdezkatua izan zen, gizon gazte haren ibilbidea zinez miresgarria da.

Euskal Herriko gazteek lana herrian ukaiteko, adiskide andana batek dirua prestaturik, kasik 300 langiletara heldua den Sokoa sozietatea Hendaian sortu zuen 1971n.

Muble merkatuei egokituz eta ahalaz lehen saltzailea izaitera lehiatuz, urtetik urtera Sokoa handituz joan da. Patxi Nobliak bazakien zoin beren sailean konfiantxazko arduradunen hautatzen, ekoizpena antolatzeko, saltzeak emendatzeko, langileekiko harremanetarako, eta abar. Jaz eritu arte, zuzendaritza taldearekin partekatu ditu bere bizipen eta aholku baliosak.

Xiberoa maite zuen; oroz gainetik pastoralak. Berak hala...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016