Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024ko Urtarrilaren 11a
Eskubaloia -Mux xapelketa
Eskubaloia
Prenazional mailan, gizonetan, bigarren taldeak 25-24 irabazi du Lormont taldearen kontra.
Heldu den larunbateko partidak - Frantziako xapelgoan, Irisarri/Atharratzeko hemezortzi urtez petikakoek, Atharratzen, Entente Charente taldea errezebituko dute (17:00).
Nesketan, erregionaleko Frantziako koparen laugarren itzuliaren kondu, Kanbo/Irisarriko lehen taldea, Kanbon, Pays des Nestes-en kontra ariko da (21:00). Xapelgoaren kondu, bigarren taldeak Urruña errezebituko du (21:00).
Erregionaleko xapelgoan, hemezortzi urtez petikakoak Limoges-era joanen dira (16:30).
Musa
Usaian bezala hilabete huntan Frantziako mus xapelgoa hasiko da, arizan nahi dutenek behar dute izena eman, Irisarri Ttanttotegian eginahala fite, 06-74-09-81-30 deituz. Frantziako xapeldunak joanen dira Perura, munduko xalpegoaren jokatzera.










