Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024ko Urtarrilaren 11a
Bizkasoro filma - Marrazki erakusketa
Bizkasoro filma
Vauban zinegelan bi aldiz ikusteko parada emana da, urtarrilaren 12an ostiralez eta 15ean astelehenez (20:30). Josu Martinez film-egilea bigarren proiekzioan hor izanen da. Jaz Baigorrin filmatua izan zen, film hunen istorioa 1914tik 1982 arte, bost garai desberdinetan kokatzen da. Euskarak jasan dituen jazarpenak edo(ta) zigorrak aipatzen ditu, 200 bat herritarrek parte hartu dute.
Marrazki erakusketa
Urtarrilaren 5ean hasi eta urtarrilaren 30ean bururatuko da Laurence Etchechurik antolatu marrazki erakusketa. Herriko Etxean ikusgai da, astelehenetik ostiralera (8:30-12:00 / 14:00-17:30). Antolatzailea Konstelazio elkartea da.











