Egun eta bihar | 2024ko Urtarrilaren 11a
Goresmenak
J-B D
Eguraldi txarrak nehor hainbat lotsarazi gabe, jende frango bildu da Parisen Jacques Delors ministro zenari omenaldi kartsu baten eskaintzeko. Bere aldekoetarik bistan da, bainan ere alderdi guzietarik, denek erakutsi nahi atxikiak zaudela Europa batuaren onetan hain luzaz eta hain kartsuki bermatua zen politikari argiari. Emmanuel Macron lehendakaria, denen aitzinean zena, bera ere europar suharra agertuz, beste nehor baino gehiago orobat zabaldu duen lekukotasuna berme. Bestalde, han izanki hamar bat lehendakari eta gobernuburu, denak berdin gogoetatuak.











