Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2023ko Azaroaren 16a
Energetika txinatar tradizionalari buruzko mintzaldia
Azaroaren 19an (10:30), Artetxea gelan Jone Bordatok "5 elementuen" paradigmak eskaintzen duen osasuna eta bizi emozionalari buruzko ulermena ezagutaraziko ditu: izadiaren eta gizakiaren behaketa zehatz batean oinarriturik, unibertsalak diren mugimendu energetikoak aipatzeko. Maila indibidualean, bakoitzarentzat, bere baitako aspektu batzu hobeki ulertzeko aukera izanen da, maila kolektiboan, energetikaren ulermen hunek, hemengo pesta ala tradizio batzuekin lotura egiteko aukera emanen du ere bai.
Udazkenean girela baliatuz, metalaren energiari buruzkoa izanen da, hau baita sasoi honi lotzen zaiona.