Herriz Herri - Aldude (NB) | 2024ko Urtarrilaren 11a
2024ko Ate idekien gaiaren hautatzea
Urte berriko lehen berriak agertzerakoan, irakurle bakotxak, agiantza hoberenak osagarri on batekinkausi ditzala!
2024ko Ate idekien gaiaren hautatzea
2020an "Etxekoz Etxeko", 2022an "Aldudeko Ibarra 2030eangaiaren bilana bide erdian". Eta gero?2024an, urriaren 11tik 13rat iraganen diren ate idekien gaiaren hautatzearen tenorea jina zauku.Horra zoin diren azken bilkuretan aipatu 5 gaiak. Proposamen berririk baldin baduzue, zerrenda huni gehituko ditugu.
Bakartasuna - Harreman, mobilizazio eta parte hartze gutiago sozial mailan. Zerbitzu publikoak beti eta urrunago, numerikoa aldiz gure egunerokotasunean beti eta barnago sartua.
Emaztearen lekua- Agerian ala ilunpean garrantzitsuak dira, bai etxeetan, bai enpresa eta ibarraren bizi sozialean. Eman diezagun merexi duten lekua.
Kulturaren transmisioa- Eskulanak, euskara, toponimia, ondare historikoa, gastronomia, kirolak eta kultura.
Demokrazia, parte hartzailea- Zer tresna? Zer animazio? Zer teknika? Nola parte hararazi edozoin herritar ibarreko proiektuetan? Nola lotu kolektiboki gure geroari?
Aitzintzea- Zoin izanen dira ibarreko ofizio berriak? Nolakoak izanen dira bizitegien jabetze forma berriak? Nolakoak ere biharko garraio kolektiboak? Laborantxako ekoizpen berriak?
Urran gaiaren hautatzea, AIBAren biltzar nagusian eginen da, urtarrilaren 11n, ostegunez (19:30), Bankako Olhaberrin. Zu ere txauri parte hartzera, urran ate idekien gaiaren hautatzerat. Hautatu ondoan, deneri idekiak izanen diren tailer parte hartzaileak antolatuak izanen dira. Agian berriz ere multxo polita muntatuko gira. Zure gain kondatzen dugu denek elgarrekin gure ibarraren geroa eraikitzeko!











