Herriz Herri - Kanbo (L) | 2024ko Urtarrilaren 11a

Bizkasoro filma - "Marienia ez hunki!"

Bizkasoro%20filma%20-%20Marienia%20ez%20hunki!

Bizkasoro filma

Urtarrilaren 14an L'Aiglon zinegelan "Bizkarsoro" Josu Martinez-ek egin filma ikusgai izanen da (17:00). Film hau Baigorrin egina izan zen, 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute. Bizkarsoro herria ez bada existitzen ere, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren edozein euskaldunen istorioa da kontatua.

Proiekzioaren ondotik Josu Martinez filmegilea hor izanen da.

"Marienia ez hunki!"

Bouygues-ek Marieneko laborantza lurretan etxe-eraikin proiektu erraldoia egiteko asmoa duela eta, geldiarazteko mobilizazioak iragaiten dira. Joan den larunbat goizean Herriko Etxearen agiantzak zirela eta, Ostia kolektiboak eta Lurzaindiak proiektu horren salatzeko elkarretaratzea antolatua zuten, 50 bat jende hurbildu dira "Marienia ez hunki" mezua zabaltzen zutela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3720. zbk

Gure Hitza | 2024/01/11

Patxi Noblia gogoan

Jean-Louis Harignordoquy

Duela lau aste zendu Patxi Noblia ezagutua zen. 1965ean, Enbataren ale batzu ibilgailuan zauzkalako, mugan geldiarazi eta guardia zibilenganik 60 orenez segidan bortizki galdezkatua izan zen, gizon gazte haren ibilbidea zinez miresgarria da.

Euskal Herriko gazteek lana herrian ukaiteko, adiskide andana batek dirua prestaturik, kasik 300 langiletara heldua den Sokoa sozietatea Hendaian sortu zuen 1971n.

Muble merkatuei egokituz eta ahalaz lehen saltzailea izaitera lehiatuz, urtetik urtera Sokoa handituz joan da. Patxi Nobliak bazakien zoin beren sailean konfiantxazko arduradunen hautatzen, ekoizpena antolatzeko, saltzeak emendatzeko, langileekiko harremanetarako, eta abar. Jaz eritu arte, zuzendaritza taldearekin partekatu ditu bere bizipen eta aholku baliosak.

Xiberoa maite zuen; oroz gainetik pastoralak. Berak hala...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016