Herriz Herri - Zuraide (L) | 2024ko Urtarrilaren 11a
Urte berria - Zuraideko Laminak eta herri osoa dolutan
Joseba Sarrionandia idazlearekin batera, urte berri on!
Urte berriari zer eska?
Izan mutil izan neska
Bizi gaitezela barrezka
Ta ez itota kezkaz kezka
Urte berriari zer galde?
Egin dezatela gaitzek alde,
Izan dezagula osasuna alde
Eta egin elkarri(z) irri debalde
Urte berriari zer opa?
Egin dezagula denok topa,
Bete askatasunaren kopa
Ta kendu lotsaren arropa.
Zuraideko Laminak eta herri osoa dolutan
Herriko gazteria eta herriko familia bat beste behin joak izan dira. Chloé Garate, 22 urteko neskatxa istripuz zendu baita. Eguberri bezperan, euria jauts ahala ari zenean, etxetik ehun bat metro eskas zitzaion etxera heltzeko, bere autoa lerratu denean arbola baten kontra. Sokorriek handik atera zuten buruan kolpaturik eta ospitalera eraman. Organo emaile baitzen, bere gorputzetik atera zati batzu transplantatzea onartu dute familiakoek.
Jendea ostean hurbildu da elizkizunetara joan den larunbatean.
Istripu hunek herrian asaldura handia piztu du, ezin adierazizko emozioa sentiaraziz aurpegi guzietan. Garate eta Ourquia familia osoari, gure bihotzeko agurrak.











