Herriz Herri - Bidarte (L) | 2024ko Urtarrilaren 11a
Ukrainako haurren sustenguz
Aima humanitario elkartearen laguntzarekin, Misja Medyczna fundazioak uztailean kamioi erremorkaduna medikuntza materialarekin Ukrainera eraman zuen. Kamioia eta gidariaren fresak ordainduak izan ziren, aldiz 3.500€ kostatu den bide gastuentzat dirutza atzeman behar da.
Horretarako urtarrilaren 13an, larunbatarekin (19:00), kontzertua elizan antolatua da. Orain Bat, Hiruri, Magali Zubillaga, Daniel Rousseau eta Daniel Crouspeyrek parte hartuko dute, ukrainar artistak lagun ukanen dituztela. Sartzea 15€, 21 urtetik behera 8€.
Ikusgarriaren ondotik, Ortodoxo urte berria izanez, elkarrekin Elissalde jatetxean afaltzea proposatua da (45€), lekua atxikitzeko 06-77-43-90-23 numerora sms bat igorri behar da.










