Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024ko Urtarrilaren 11a
Udako sasoierako hautagaitzak
Herriko Etxeak uda honetako sasoiarentzat jendea xerkatzen du, bere taldea indartu nahi baitu. Horrez gain, hiriko komertsanten animazio taldeak ere sasoiko langileak xerkatzen ditu. Bakoitzak postu mota desberdinak proposatzen ditu, beraien beharren arabera. Lanbide batzuk gaitasun eta diploma bereziak galdegiten dituzte. 17 urtetik goragokoentzat zuzendua da, ekainetik irailerainoko epean. Hautagaitzak martxoaren 8a arte onartuak izanen dira. Informazio gehigarriak izateko, herriko webgunera joan behar da: www.saintjeandeluz.fr, lanbide eskaintzak sailera.










