Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Urtarrilaren 11a

Heriotze - Arbola landatze - Ortzadarra - Dantzaldia

Heriotze%20-%20Arbola%20landatze%20-%20Ortzadarra%20-%20Dantzaldia

Heriotze

Dominique Bidegorry 72 urtetan zendu da, eritasunak eremanik. Jon den ortziralean ziren bere ehorzketak. Doluminak anai-arreba eta familia guziari.

Arbola landatze

Baigorri ibarreko sindikatuan diren 8 herrietako ihiztariek (Urepele, Aldude, Banka, Baigorri, Irulegi, Anhauze, Azkarate, Lasa) 3 hektarea arbola landatu dituzte Urdantzian. 300 orotara, haitza, haitz amerikanoa, gerezi basa, gaztainondoa, leizarra, gaztigarra, aran basa edo sagar basa, bereziki. 25 bat lagun ari izan dira landatze lanetan, ihiztari eta laguntzaile. Donapaleuko laborantxa eskolako 10 bat ikasle gazte ere etorri dira egun batez.

Lafitte mintegiak ditu zuhaitz ondoak furnitu, 28 mila euroko fresak badira, jakin behar da zaintzeko zerko bat eman dutela arbola bakotxaren inguruan. Euskal Elkargotik diru laguntza eskuratu dute eta beste batzu espero dituzte, ihizi federazio edo Departamendutik.

Tokia "Natura 2000" gunean kokatzen da, xedea artzainekin eta ONF egiturako oihanzainekin prestatu dute.

Helburua: ihiztariek urtearen erdia mendian iragaiten dute, basurde, basahuntz, pekada edo erbi ihizin besteak beste eta ingurumenari edo bioaniztasunari biziki atxikiak izanez, badakite oihanek karbonoa irensten dutela gisa hortan airea garbituz, euri urak biltzen eta jatekoa emaiten abere basa eta kabaleri. Xori pasaia anitz baita larrazkenean, hauek zuhaitz fruitudunak ere aurkituko dituzte Urdantziako oihan berri hortan.

2014an jadanik, lan bera obratu zuten Hairako oihanean, 400 bat arbola landatuz, bi tokitan.

Ortzadarra

Pausa labur baten ondotik, Ortzadarra elkarteak bere margo tailerra berriz ideki du aste huntan. Nahi duten guzieri idekia. Hemendik goiti beraz, nahi baldin baduzue margolaritzan trebatu eta bi oren giro goxokian iragan, joan "Elissonde" etxera asteazkenez (14:30).

Dantzaldi

Alaiki elkartea antolatzaile, dantzaldia iraganen da Plaza Xokon, urtarrilaren 14an, igande arratsaldez (15.00-19.00), "Lagunak" taldeak alaiturik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3720. zbk

Gure Hitza | 2024/01/11

Patxi Noblia gogoan

Jean-Louis Harignordoquy

Duela lau aste zendu Patxi Noblia ezagutua zen. 1965ean, Enbataren ale batzu ibilgailuan zauzkalako, mugan geldiarazi eta guardia zibilenganik 60 orenez segidan bortizki galdezkatua izan zen, gizon gazte haren ibilbidea zinez miresgarria da.

Euskal Herriko gazteek lana herrian ukaiteko, adiskide andana batek dirua prestaturik, kasik 300 langiletara heldua den Sokoa sozietatea Hendaian sortu zuen 1971n.

Muble merkatuei egokituz eta ahalaz lehen saltzailea izaitera lehiatuz, urtetik urtera Sokoa handituz joan da. Patxi Nobliak bazakien zoin beren sailean konfiantxazko arduradunen hautatzen, ekoizpena antolatzeko, saltzeak emendatzeko, langileekiko harremanetarako, eta abar. Jaz eritu arte, zuzendaritza taldearekin partekatu ditu bere bizipen eta aholku baliosak.

Xiberoa maite zuen; oroz gainetik pastoralak. Berak hala...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016