Herriz Herri - Biarritz (L) | 2025eko Apirilaren 24a
"Har-Eman" ikusgarria - "Aitzina Biga"
“Har-Eman” ikusgarria
Kiribil konpainiak, ahalmen urriko pertsonekin proiektu artistikoak eramaten ditu. Hortik abiaturik, “Har-Eman” deituriko ikusgarria muntatu dute, martxoak 23an Senperen eman zutena. Arrakasta handikoa izan zen, gela kasik bete zen (gutti gorabehera 300 bat jende), eta publikoa biziki hunkitua eta emozionatua gelditu zen. Egiazko giza esperientzia artistikoa izan zen denendako!
Senperen ikusi ez zutenendako, bi aukera izanen dira ikusgarri eder eta hunkigarri hori ikusteko, hala nola maiatzaren 1 eta 2an, Le Coliséen (20:00). Erreserbak HelloAsso webgunearen bitartez egin behar dira.
“Aitzina Biga”
Maiatzaren 1ean (18:30), “Aitzina Biga” ikuskizuna ikusten ahalko da Gare du Midin. Huna sinopsia: “Aitzindariak alkarteak eramaiten düan ikusgarri proiektüa, Xiberoko dantza eskoletan eginik izan den lürralde diagnostiko batetarik sortü da. “Aitzina Biga”-ren eraikitzea, herri desberdinetako sortzaileek osatzen düen talde batetarik abiatü da. Ikusgarri horrentako, alkarrekin lan egitea erabaki düe. Bertsolari, dantzari, kantari, antzerkilari eta müsikalari desberdinek kalitatezko ikusgarri horretan parte hartüko düe. Püblikoak, dantza sorkuntza eta jelkaldi ümoristiko desberdinak gozatzen ahalko dütü, baita kantore eta müsika berri eli bat ere, bi bertsolarien begirada zorrotzarekin. “Aitzina Biga”, lehen lehenik, denen arteko ürrats artistikoa da. Helbürüa: ideien aitzinaraztea eta ustekerien desagertaraztea”.
3 eszena izanen dira eta 110 artista. Txartelak erosteko:Biarritz tourisme.