Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2026ko Urriaren 01a
Mus txapelketa eta Mendixka lasterketa
Mus txapelketa
Usaia bilakatu den bezala, urriaren 25ean Arberoa ikastolak bere mus txapelketa antolatuko du Donamartiriko Bil Etxea gelan. Izen emateak 14:00etan irekiko dira. Momentu goxo baten pasatzeko aukera, irabazteko sari anitz, jateko eta edateko paradarekin ere.
Mendixka lasterketa
Urtero bezala, jadanik notatzen ahal duzue azaroaren 15a zuen agendetan mendixka lasterketan parte hartzeko. Izen emaiteak idekiak dira PBOrganisation webgunean.





