Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2026ko Urriaren 01a

Armand David-en berrehun urteak

Armand%20David-en%20berrehun%20urteak

Ezpeletako herriak Armand David-en mendeurrena ospatzen du, urriaren 7tik 11ra, karia horretara ekitaldi kulturalak antolatuak izanen dira.

Urriaren 7an, asteazkena (18:00), jauregian Armand David-i buruzko erakusketa estreinatua izanen da, “Armand David Lagunak” elkarteko kideek aurkeztuko dutena. Sartzea urririk.

Urriaren 9an, ostirala (17:30), Kanboko L’Aiglon zinema gelan Armand David-i buruzko filmaren aitzin-estreinaldia. Ezpeleta eta Sichuaneko Baoxing herrien artean den lotura ezagutzeko parada izanen da. Filmaren egileek parte hartuko dute. Saioa urririk da, baina aitzinetik izena eman behar da lesamisdarmanddavid@gmail.com helbidera, lekuak mugatuak dira.

Urriaren 10ean, larunbata (11:30), Armand David-ek panda aurkitu zuen 150 urteak oroitzen duen monumentuaren aitzinean, jauregiaren gibelean, Txinako ordezkariekin Davidia involucrata zuhaitzaren landatze sinbolikoa. Arratsean (20:30), Patronage gelan, Korrontziren “Mundua Dantzan” ikusgarria, Ezpela dantza taldearen parte-hartzearekin. Sartzea HelloAssoren bidez salgai (20€) “Les Amis d’Armand David” sarean, kasu lekuak mugatuak dira.

Urriaren 11n, igandea (10:30) Armand David-en omenezko meza.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3851. zbk

Gure Hitza | 2026/10/01

Esperantza hauspotu

Peio Jorajuria

Aktualitatearen bete betean dugu Itsasu azken aste hauetan. Sanoki gela publikoaren paretan eginiko freskak, erresistentzian den Euskal Herriaren memoria, Txomin Olagarai itsasuar semea barne, ohoratzen duena, mintzarazi ditu bazterrak. Prefet jin berriak memoria horren ezabatzea eskatu du berehala, dena mehatxu. Menane Oxandabaratzek joan den astean zioen bezala, frantses estatuak ez dio besterik galdetzen, lurralde hau menean atxikitzea baizik. Estatuaren begiekin ditu gauzak jujatu behar. Begi inkisidoreak. Ez da konturatu haatik ezabatze manuak margolan horri alimaleko oihartzuna emanen ziola Euskal Herri guzian. Gainera, ezabatua baldin bada, herri askotako eraikin publikoen paretak margolan horren kopiez estaliko omen dira. Frantses estatuak lotan sartua den populu bat nahi luke menean atxiki. Baina jakin behar luke euskaldunak beti baldin badira gaur, betidanik errebel izan direlako dela.

Eta hara prefetak duela zenbait egun sententzia berri bat bota diola Itsasuri....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016