Herriz Herri - Makea (L) | 2026ko Urriaren 01a
“Berriz Aintzina” elkartearen biltzar nagusia
Aitzineko larunbatean herriko lehengo gazteen elkarteko biltzar nagusia iragan da. André Duhart presidentearen agurretik landa, Françoise Elhuyar idazkariak urtean zehar iragan aktibitateen berri eman du. Hilabeteko hirugarren asteartean Mindegian jokoetan eta tindatzen aritzeko aktibitateak, ASEPT egituraren bidez antolatu ongizaite kurtsoak. Bi bisita antolatuak izan dira, Alki Larresoron den enpresarena eta Ortzaizeko Goikoetxea poteria. Azaroan elizan kantaldia antolatua izan zen, arrakasta polita bildu zuena. Abenduan urtea ongi bururatzeko arratsaldekoa elkarrekin partekatu zen. Bestalde, aurten Korrika Makeatik pasatu dela eta, Berriz Aintzina elkarteak kilometroa erosi zuen beste bi elkarterekin. Ondotik Brigite Bardaud diruzainak kontuak aurkeztu ditu.
Heldu den urterako hor zirenek aktibitate batzuk proposatu dituzte, ideia anitz agertu dira! Bilkura administrazio kontseiluaren bozkarekin burutu da: Bardaud Brigitte, Duhart André, Echeverria Josiane, Elhuyar Françoise, Larronde Patrick, Minjou Christine, Oillarburu Pierre, Olhats Martine, Ospital Christine, Uhalde Peio, Uhalde Christiane eta Uhalde Luxi dira kide. Ondotik bulegoa hautatua izan da: presidente Duhart André, presidente-orde Uhalde Christiane, idazkariak Elhuyar Françoise eta Olhats Martine, diruzainak Bardaud Brigitte eta Josiane Echeverria.
Segi beti aitzina!





