Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Urriaren 01a

Zokoako gotorlekua sendotzeko lanak prestatzen, Osasun gunea portuko farmaziaren gainean eta Adineko emazteak oholtzara gomitatuak

Urte guzian gotorlekua ikusteko bisitak antolatuak dira jende guzientzat eta eskolentzat. (Donibane Lohizuneko Herriko Etxea)
Urte%20guzian%20gotorlekua%20ikusteko%20bisitak%20antolatuak%20dira%20jende%20guzientzat%20eta%20eskolentzat.%20(Donibane%20Lohizuneko%20Herriko%20Etxea)

Zokoako gotorlekua sendotzeko lanak prestatzen

Euskal Elkargoak Zokoako gotorlekua sendotzeko obren eskaintza deialdia zabaldu du. Itsasoari begira diren hiru zatitan erortzeko arrisku handia edo biziki handia identifikatu dute. Harlanduak sendotzea eta ainguraketak ezartzea aurreikusten da, baita aduanazainen harresia egonkortzea ere. Behin-behineko neurriak izanen dira, gunearen zaharberritze orokorraren zain. Enpresek urriaren 16ko eguerdi arte aurkez ditzakete beren eskaintzak.

Osasun gunea portuko farmaziaren gainean

Ziburuko Herriko Etxeak osasun gune bat antolatzeko egitasmoa abiatu du, portuko farmazia dagoen eraikinean. Bigarren eta hirugarren solairuak berrituko dituzte, mediku kontsultetarako gelak ezartzeko. Eskaileretan eta igogailuan ere lanak aurreikusiak dira. Obrak egiteko enpresen eskaintzak aurkezteko epea irailaren 10ean bururatu da. Egitasmoaren arabera, farmaziak lanean segituko du obrek iraun bitartean.

Adineko emazteak oholtzara gomitatuak

La Côte Folle konpainiak “Parmi les vaches” zirku ikusgarria emanen du urriaren 8an, ostegunez (19:00). Zahartzaroa, oroimenaren galtzea eta pertsonen arteko loturak ditu aipagai. Bezperan, urriaren 7ko arratsaldean, 70 urtetik gorako bost emazteri hiru oreneko tailer batean parte hartzea proposatzen die konpainiak, biharamunean ikusgarriaren eszena batean agertzeko. Ez da aitzineko esperientziarik behar. Izen-ematea: animations@mairiedeciboure.com edo 06 10 75 45 61.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3851. zbk

Gure Hitza | 2026/10/01

Esperantza hauspotu

Peio Jorajuria

Aktualitatearen bete betean dugu Itsasu azken aste hauetan. Sanoki gela publikoaren paretan eginiko freskak, erresistentzian den Euskal Herriaren memoria, Txomin Olagarai itsasuar semea barne, ohoratzen duena, mintzarazi ditu bazterrak. Prefet jin berriak memoria horren ezabatzea eskatu du berehala, dena mehatxu. Menane Oxandabaratzek joan den astean zioen bezala, frantses estatuak ez dio besterik galdetzen, lurralde hau menean atxikitzea baizik. Estatuaren begiekin ditu gauzak jujatu behar. Begi inkisidoreak. Ez da konturatu haatik ezabatze manuak margolan horri alimaleko oihartzuna emanen ziola Euskal Herri guzian. Gainera, ezabatua baldin bada, herri askotako eraikin publikoen paretak margolan horren kopiez estaliko omen dira. Frantses estatuak lotan sartua den populu bat nahi luke menean atxiki. Baina jakin behar luke euskaldunak beti baldin badira gaur, betidanik errebel izan direlako dela.

Eta hara prefetak duela zenbait egun sententzia berri bat bota diola Itsasuri....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016