Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2026ko Urriaren 01a
Kulturaldia
Urzaiz elkarteak 2026ko Kulturaldia aurkeztu du. Urriko hilabete guzian iraganen da 6 ekitaldi nagusirekin. Lehena, urriaren 2an, ortziralez iraganen da bertso afari batekin (20:00). Herriko jantegian, Mixel Costa herritarrak egin apairua gozatuz, Elixabet Etxandi eta Miren Artetxe bertsolariak entzunen dira. Afaria eta saioa 27 eurotan da eta izenak eman behar dira zenbaki honetara: 06-78-84-10-20. Bigarren hitzordua, urriaren 10ean izanen da, larunbatez, Goicoechea lur-ontzi lantegian antzerki batekin: Infinitudrama konpainiak emanen du “Promesarik txikiena” antzezlana (20:00). Urriaren 17an, larunbata, kantaldia izanen da elizan, Ortzaizeko kantariak eta Hazparneko Elgarrekin koruarekin (20:30). Urriaren 28an, asteazkenarekin, marrazki bizidunak izanen dira haurrentzat Arrosategiko gela nagusian (16:00). Urriko azken asteburuan, 30 eta 31n, Goicoechea lur-ontzi lantegian, musika, kantu eta umore izanen dira nagusi. Ortziralean (19:00), talo eta ostatu Atarrats taldearekin eta kantaldia Alos Quartet eta Oihan Indartekin. Larunbatean, Imanol Epelde eta Maryse Urruty ikusgai izanen dira (20:30). Azken ekitaldi hauentzat eskaintza berezia bada HelloAsso gunean bi eguneko pass bereziarekin. Xehetasun gehiago ondoko asteetan.





