Herriz Herri - Urruña (L) | 2026ko Urriaren 01a

Txotxongilolarien Kabareta, Oletako Bestak asteburuan, Euskal prentsaren xokoa, Ostegunero bisita gidatuak, Urruñako merkatua, Arropak prezio onean, Sokorri ile-apaindegia hetsirik, Loraldiberri liburu azoka, Eguberriko merkaturako izen emateak eta Taldekako energia erosketa

Txotxongilolarien%20Kabareta_%20Oletako%20Bestak%20asteburuan_%20Euskal%20prentsaren%20xokoa_%20Ostegunero%20bisita%20gidatuak_%20Urrunako%20merkatua_%20Arropak%20prezio%20onean_%20Sokorri%20ile-apaindegia%20hetsirik_%20Loraldiberri%20liburu%20azoka_%20Eguberriko%20merkaturako%20izen%20emateak%20eta%20Taldekako%20energia%20erosketa

Txotxongilolarien Kabareta

Aurten, Euskal Herriko Txotxongilolarien 3. topaketa Bidasoaldean eginen da urriaren 2tik 4ra. Horren kari txotxongilo saioak izanen dira, bai haurrentzat eta bai helduentzat, Irunen, Hondarribian eta Urruñako Pausun. Urriaren 3an, larunbatez, Txotxongilolarien Kabareta izeneko helduentzako saioa izanen da Pausuko Xaia ostatuan (22:00). Saio guztiak euskaraz eta urririk izanen dira.

Oletako Bestak asteburuan

Urriaren 2tik 4ra, Oletako Nahasiak elkarteak antolaturik iraganen dira bestak. Urriaren 2an, ostiralez, mus txapelketarako izen-ematea (18:00) eta mus txapelketa (19:00) izanen dira. Taloak eta edariak izanen dira bertan. Urriaren 3an, larunbatez, Oleta - Yasola lasterketa izanen da. Osora 11,2 km dira. Abiatzea Trabenean (16:30). Izen-emateak egunean berean Oletako plazan (15:30). Parte hartzea: 12 euro pertsona bakoitzeko. Urriaren 3an eta 4an, larunbatez eta igandez, animazioak, kontzertuak, lasterketa, pilota partidak eta euskal gastronomia izanen dira.

Euskal prentsaren xokoa

Pausuko Xaia ostatuan bada euskal prentsaren xokoa non Berria, Herria, Enbata, Ipar Euskal Herriko Hitza, Mediabask, Argia, Ttipi-ttapa eta beste agerkari zenbait irakur daitezkeen kafeño goxo bat dastatzen dugun bitartean. Urruña osoan horrelako txoko bakarra.

Ostegunero bisita gidatuak

Ostegunero bisita gidatuak izanen dira herrian barna, Joritz Larraza historialari urruñarrarekin (19:00-20:30). Abiatzea: Turismo Bulego aitzinetik. Parada ederra da Urruñako eta Euskal Herriko historia, kultura, mitologia, kirolak, errituak… ezagutzeko, baita sagarnoa dastatzeko ere.

Urruñako merkatua

Asteazkenero zabalik izanen da herriko merkatua, Osasuna farmaziaren aitzineko aparkalekuan, Kanpobaitako bidean (8:00-13:00). Eskualdeko ekoizleak izaten dira beren produktuak saltzen.

Arropak prezio onean

Urriaren 10ean, larunbatez, prezio oneko arroparen merkatua izanen da Kixoenea Elkarteen Etxean (10:00-13:00).

Sokorri ile-apaindegia hetsirik

Sokorriko Amaren karrikan, Herriko Etxetik hurbil den Sokorri ile-apaindegia berriki hetsi dute. Emeki-emeki komertzio guztiak alde egiten ari dira herri-barnetik.

Loraldiberri liburu azoka

Urtero, azaroaren azken igandean, Urrunaga eta Berttoli elkarteek Loraldiberri liburu eta disko azoka antolatzen dute herriko plazan eta Posta etxean. Parada ederra izaten da urruñarrek Olentzeroetako opariak eros ditzaten. Aurten, azaroaren 29an, igandez, eginen dute.

Eguberriko merkaturako izen emateak

Urtero, Urruñako herriak Eguberriko Merkatua antolatzen du. Aurten, abenduaren 18tik 20ra izanen da herriko plazan. Merkatu honek herriko eta inguruetako artisauak biltzen ditu. 2026ko edizioan parte hartu nahi duten sortzaile edo artisauek berantenik urriaren 5a arte dute haien eskaera-txostena aurkezteko.

Taldekako energia erosketa

Urruñako herriak, Ecodigorekin partaidetzan, bigarren aldiz herritarrei elektrizitatea eta gasa taldeka erosteko proposamena luzatzen die. Eskaintza baliatzeko, 2026ko urriaren 31a aitzin izena ematea egitea galdegiten zaie. Horri esker, herritarrek eta enpresek prezio interesgarriak lortu ditzakete eta, aldi berean, jatorri berriztagarriko argindarraren kontsumoa sustatu dezakete.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3851. zbk

Gure Hitza | 2026/10/01

Esperantza hauspotu

Peio Jorajuria

Aktualitatearen bete betean dugu Itsasu azken aste hauetan. Sanoki gela publikoaren paretan eginiko freskak, erresistentzian den Euskal Herriaren memoria, Txomin Olagarai itsasuar semea barne, ohoratzen duena, mintzarazi ditu bazterrak. Prefet jin berriak memoria horren ezabatzea eskatu du berehala, dena mehatxu. Menane Oxandabaratzek joan den astean zioen bezala, frantses estatuak ez dio besterik galdetzen, lurralde hau menean atxikitzea baizik. Estatuaren begiekin ditu gauzak jujatu behar. Begi inkisidoreak. Ez da konturatu haatik ezabatze manuak margolan horri alimaleko oihartzuna emanen ziola Euskal Herri guzian. Gainera, ezabatua baldin bada, herri askotako eraikin publikoen paretak margolan horren kopiez estaliko omen dira. Frantses estatuak lotan sartua den populu bat nahi luke menean atxiki. Baina jakin behar luke euskaldunak beti baldin badira gaur, betidanik errebel izan direlako dela.

Eta hara prefetak duela zenbait egun sententzia berri bat bota diola Itsasuri....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016