Hegoaldean | 2026ko Urriaren 01a

“Helmuga, denak etxera”

M.V.

Sare Herritarra plataformak heldu den urtarrilaren 9an Bilbon eginen den manifestaldian parte hartzeko deia egin du, azkena izanen delako esperantzan. Horregatik hautatu dute “Helmuga, denak etxera” lema. Azkena izateaz gain, orain arteko jendetsuena izatea ere nahiko lukete.

Prentsaren aitzinean egin duen agerraldian, plataformak azaldu du 112 preso ari direla oraino zigorra betetzen. Horietako 73 hirugarren edo bigarren graduan daude, beraz, egunaz atera daitezke, aldiz, 39 preso aspaldiko urtetan kartzelan egonik ere, “ez dira espetxetik ezertarako atera”. Bestalde, Sarek ohartarazi du 13 erbesteratu eta 3 deportatu daudela.

Sareren arabera, “preso gehienek, espetxean igaro duten denboragatik, erantzukizun zibilagatik edota espetxean izan dute jokabideagatik, etxean egon beharko lukete”.

Hala ere, plataformako bozeramaleek onartu dute “aurrerapauso garrantzitsuak” egin direla. Horietan aipatu dituzte urruntze politikaren, lehen graduko zigorren eta isolamendu zelden ezeztatzea. Aitzinamendu hauek bereziki Eusko Jaurlaritzak espetxeen gaineko eskumena erdiestearen ondorio direla erran dute.


Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2026/10/01

Torturaren bertze zazpi biktima aitortuak

M.V.

Nafarroako Gobernuak torturaren beste zazpi biktima aitortu dituela jakinarazi dute Egiari Zor fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak. Espainiako segurtasun indarren tortura kasu hauek 34 urteko epea hartzen dute, frankismo hondarretik 2008raino. Aitortza eta Erreparazio Batzordeak aztertu ditu zazpi kasuak, eta giza eskubideen urraketen biktima gisa aitortu dituzte.

Lehena Javier Agirrebengoa da. Guardia Zibilak torturatu zuen, 1974an eta 1978an. Jesusa Lezaun ere frankismoko Brigada Politiko Sozialak eta Guardia Zibilak torturatu zuten. Agustin Areta, Espainiako Poliziaren biktima izan zen, 1983an. Josu Mujika Ezkerra, berriz, Guardia Zibilak torturatu zuen 1982an. Enrique Garin eta Iker Gomez Valencia Guardia Zibilak torturatu zituen, lehena 1992an eta bigarrena 1998an. Azkenik, 2008an Iruñerrian gertatu sarekada batean, Fernando Grande-Marlaska egungo barne ministroaren aginduz Gorka Sueskun arrastatu zuen Espainiako Poliziak, eta inkomunikazio aldian torturatua...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/01

Donostiako zinemaldia

M.V.

Elsa Oliarkj-Ines zinegila (@EKE)
Elsa%20Oliarkj-Ines%20zinegila%20(@EKE)

Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioaren karietara, Euskal Zinemaren Gala iragan da irailaren 22an. Jose Ramon Soroizek eskuratu du Zinemira saria, Distira saria Aitziber Garmendiak, gidoilari hoberenarena Alauda Ruiz de Azuak, Euskadi Filmategia saria Ana Diezek, eta EITB saria Alberto Gastesik.

Halaber, aipamena merezi du “Txakun txakür”, Elsa Oliarkj-Ines zuberotarrak aurkeztu duen filmak. Obra honek ikastolako haur talde baten jarraipena egiten du, 3 urte zituztenetik 11 urte arte. Haurrek jostalekuan dituzten jarrerak agerian ezarri nahi izan ditu zinemagileak, erakutsiz badirela liderrak, jarraitzaileak, baztertuak edo behatzaileak. 68 minutuko dokumentala osatzeko, zortzi urtez filmatu ditu Añeta, Elaia, Luija, Lüka, Kattina, Eloisa eta Sohütako Eperra ikastolako bertze hainbat haurren harat-honatak.

Zinemaldia joan den larunbatean bururatu da, sari banaketarekin. “Tender loving care” Mike Leigh britaniar zuzendariaren filmak eskuratu du Urrezko...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/01

Nafarroako Parlamentuko eztabaida

M.V.

Irailaren 24an egin da Nafarroako Parlamentuko politika orokorreko eztabaida eta Maria Txibite presidenteak Gobernuak legealdi honetan sustatu dituen proiektuak eta hartu neurriak oroitarazi ditu. Ondotik, gobernuaren lehentasunak eta xedeak zehaztu ditu. Ildo horretan, azpimarratu du egungo gobernuak zerbitzu publikoak indartu nahi dituela, eskuineko “olatu erreakzionarioaren” aldean.

Presidentearen arabera, Nafarroako Gobernuaren lan ildo nagusiak etxebizitza, prezioen emendatzeak jendeen baitan duen eragina, osasungintza eta bizikidetza izanen dira. Bere mintzaldian, ekonomiari leku handia eman dio Txibitek. Herrialdea “hazkunde betean” dela adierazi du, eta bi iragarpen nagusi egin ditu: “asmo handiko zerga proposamen bat” eta 600 milioi euroko plan bat, azpiegituretan inbertitzeko.

Zerga proposamenaren helburua familien erosahalmena zaintzea izanen da. Inbertsio planari dagokionez, xehetasunetan sartu gabe, erran du aurtengo aurrekontu proiektuaren...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/01

Zazpi jauziz herri bat

M.V.

Gure Esku mugimenduak euskal herritarrak dantzara deitzen ditu urriaren 25ean. Helburutzat “nazio sena biziberritzea” harturik, Zazpi jauziz herri bat herri-ekimen bateratua antolatu du. Hau Euskal Herriko zazpi hiriburuetan iraganen da, denetan tenore berean.

Ekimena aurkezteko egin duen agerraldian, Irati Alvarez Gure Eskuren bozeramaileak XXI. mendeak berekin dakartzan desafioak aipatu ditu: “klima aldaketa, migrazio dinamikak, adimen artifiziala, geopolitikaren gorabeherak”. Gainera, azpimarratu du horiek guziak “diskurtso erreakzionarioak indartzen” ari diren mementoan gertatzen ari direla.

Egoera honen aitzinean, ezinbestekoa zaio Euskal Herriko “lurraldeen arteko kohesioa indartzea eta burujabetza tresnak eskuratzea”. Urriaren 25ean herri-ekimenak kohesio hori eta “etorkizunerako jauzia irudikatzeko” helburua izanen du, eta oraingoan dantzaren bidez egitea proposatzen du Gure Eskuk, “elkarrekin eta komunitatea eginez”.


...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/01

Lan gatazka EAEko udaletan

M.V.

Badu bi urte EAEko udaletako langileak Eudel Euskal Udalen Elkartearekin lan baldintzak finkatu behar dituen hitzarmena negoziatzen ari direla. Horretarako sortua izan den Udalhitzeko negoziaketa mahaia bildu da irailaren 25ean, baina ELA eta LAB sindikatuak ez dira satisfos atera bilkura horretarik, eta langileak grebara deitu dituzte urriaren 8rako.

ELAk dioenez, aitzineko bilkuran Eudel engaiatu zen oinarrizko gaiei buruz proposamen berri bat aurkezteko, baina joan den asteko biltzarrean ez du bere hitza bete. Oinarrizko gai horiek soldaten emendatzea eta administrazioaren euskalduntzea dira, bertzeak bertze.

Sindikatuaren ustez, langileek erosteko ahalmenaren apaltze handia jasan dute. Euskarari dagokionez, ez da administrazioaren euskalduntzean aitzinamendurik izan, ez eta langileei hizkuntza ikastea errazteko urratsik eman ere. Halaber, ez da neurri berririk hartu erretreten gaian eta lantaldeak berritzeko politiketan.

LAB sindikatuak ELAren ohar berak egin...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/10/01

Heko moneta heldu da Hego Euskal Herrira

M.V.

Iparraldean Euskoa den bezala, Hegoaldean ere euskal moneta izanen da laster, “Heko” izenekoa. Oarsoaldean eta Baztanen hasiko dira erabiltzen Eguberri inguruan, eta geroago Hego Euskal Herri osora zabaltzeko xedea dute ekimena plantan ezarri dutenek.

Heko bakoitzak euro baten balioa izanen du eta moneta horren bidez pagatzeko hiru molde izanen dira: 1, 2, 5, 10, 20 eta 50 Heko-ko billeteak; Hekopay aplikazioaren bidez; QR bat duen txartela.


...

Irakurri segida


3851. zbk

Gure Hitza | 2026/10/01

Esperantza hauspotu

Peio Jorajuria

Aktualitatearen bete betean dugu Itsasu azken aste hauetan. Sanoki gela publikoaren paretan eginiko freskak, erresistentzian den Euskal Herriaren memoria, Txomin Olagarai itsasuar semea barne, ohoratzen duena, mintzarazi ditu bazterrak. Prefet jin berriak memoria horren ezabatzea eskatu du berehala, dena mehatxu. Menane Oxandabaratzek joan den astean zioen bezala, frantses estatuak ez dio besterik galdetzen, lurralde hau menean atxikitzea baizik. Estatuaren begiekin ditu gauzak jujatu behar. Begi inkisidoreak. Ez da konturatu haatik ezabatze manuak margolan horri alimaleko oihartzuna emanen ziola Euskal Herri guzian. Gainera, ezabatua baldin bada, herri askotako eraikin publikoen paretak margolan horren kopiez estaliko omen dira. Frantses estatuak lotan sartua den populu bat nahi luke menean atxiki. Baina jakin behar luke euskaldunak beti baldin badira gaur, betidanik errebel izan direlako dela.

Eta hara prefetak duela zenbait egun sententzia berri bat bota diola Itsasuri....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016