Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Urriaren 01a
Leizeak, Ikusi Mikusi eta Kirola
Ganex
Leizeak
Urriaren 2an ortziralez, Bizia eta Naturaren eguna izanen da (9:00-20:30), 25€ eguna eta arratseko kontzertua 8€, izenak eman deituz 06-81-33-51-60 edo internetez lezea@grottesdesare.fr.
Urriaren 2an: Irakurketa Anne Catherine (9:30-11:00), bisaiaren moldaketa (11:30-12:30), bazkaria SlowTokirekin (12:30-14:00), uraren historia Ludovic Breuil (14:00-15:30), pausa (16:00-18:00) eta kontzertua Tara taldearekin (19:00-20:30).
Urriaren 3 eta 4an, Dardarikak kultura eta natura ekitaldiaren bidez leizetako tokiaren ezagutzeko parada da.
Urriaren 3an larunbata: Leizeen gaina bisitatu (9:30-11:15), Zazpiak Bat dantzak, joaldunak eta mutxikoak (11:30). Bazkaria (12:00). Indar jokoak haurrentzat (15:30), Mugari musika (17:30), Bost Axola emazteak kantuz (19:00) eta pintxo eta musika (20:00).
Urriaren 4an igandea: Leizeen bisita librea (10:00-11:15), gosaria Kiki Bordatxok animaturik (10:30), haurrentzat jokoak (13:00-14:00), “Charrette de Hero” historia (15:30), “Nesken Topada”: Maddi Zubeldia, Amaia Riouspeyrous eta Maider Cigarroarekin (16:30). Xehetasun gehiagorentzat deitu Fabrice Iparraguirre 06-81-33-51-60 edo Argitxu Acheritogaray 07-43-12-35-62.
Ikusi Mikusi
Urriaren 9 eta 10ean iraganen da, Herriko Etxeak antolaturik. Usaian izaten dira mila haur bederen, Hegoaldetik eta Iparraldetik etorriak, denak herriko gela guzietan banatuak, aurten ere espero da haur horiek etorriko direla. Suerte on deneri!
Kirola
Pilota - Neskak palantxan trinketean, 4. mailan: Urreizti Leire-Etxeberri Pacheco Laida galtzaile 07-40 Kapito Harriren kontra. Gazteak: Endara Elorri-Barreneche Astigarraga Intza galtzaile 25-40 Uhaldeanen kontra. Funosas Marina-Endara Joane galtzaile 35-40 Kapito Harriren kontra.
Errugbia – Sarak galdu 12-17 Urruñaren kontra, heldu den igandean Azkaineren kontra jokatuko dira.





