Gure Hitza | 2023ko Urriaren 12a

Mixel Oronos apez langile leiala

Jainkoak bere gana deitu du baigorriarrok amultsuki Mixu deitzen ginuen Mixel Oronos.

Afrikako, Belgikako, Turkiako eta Frantziako lan denborak bururatu zituenetik Baionan bizi zen, aste hondarretan eta behar zen aldi guziz Baigorrira jinez elizkizunetan organoa jotzera. Ez dakit herritarrok aski eskertu ginuen kasik mende erdi batez segurtatu duen zerbitzua. Erakasle ona baitzen, noizbait Ibaigorriko kantari batzuei musika irakurtzen erakatsi zigun. Bere...

Han eta Hemen | 2023ko Urriaren 12a

IDEIAK 2023: deialdiaren emaitzak

2022ko lehen edizioaren arrakastaren ondotik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluak, "Ideiak 2023", diru laguntza deialdia Bidasoako bi aldeetako herritarrak elkarrengana hurbiltzeko helburuarekin abiatu zuten. Elkarteek beren proiektuak plantan jartzeko edo(ta) ikusgarriak antolatzeko laguntza garrantzitsua da. 300.000 euroko aurrekontua proposatu da (150.000€ lurraldeka), bi eskualdetako herritarren arteko loturak sortzen eta sendotzen dituzten proiekt

Han eta Hemen | 2023ko Urriaren 12a

Osasun Laguntzarako Fondoa

Euskal Elkargoak, Eskualdeko Osasun Agentziarekin elkarlanean, herritarren osasuna hobetzeko lanean ari diren elkarteak lagundu nahi ditu. "Osasun Laguntzarako Fondoaren" baitan, bi egiturek 60.000 euroren laguntza baztertua dute. Diru laguntza horren bidez Ipar Euskal Herrian sozial eta osasun alorrean lan egiten duten elkarteek proiektuak eramaiten ahalko dituzte.

Azalekoa | 2023ko Urriaren 05a

Euskal Herria burujabe

Baionan klima desafioaren inguruan, urriaren 7 eta 8an, bi egunez konferentziak, kontzertuak eta beste hainbat ekitaldi antolatuak dira. Bildu gira Emma Tosini eta Elouan Trichard Bizi mugimenduko ordezkariekin, mugimenduaren antolatzaile izanez, egun horien xedea zein den kontatu daukute.

Gure Hitza | 2023ko Urriaren 05a

Aupa gazteak!

Geroa gazteen eskuetan da. Eta hain zuzen, astekari honek gazteriaren baitako parioa egiten ari du aitzina jotzeko. Aitortu behar da orain arte adin bateko euskaltzaleen eskuetan ibili dela nagusiki kazeta hau. Gaztetzeko behar handia badugula, ezin uka. Jadanik gaztetze bidean abiatuak gira haatik urte pare bat honetan, kontuen eta lan administratiboen ardura Pavlo Kortabarria hendaiar gazteari emanik. Zintzoki betetzen duen ildoa. Orain, aldiz, Menane...

Han eta Hemen | 2023ko Urriaren 05a

Mixel Oronos adiskidea

Azken asteak Kanboko Anienean iraganik, irailaren 22an, ostiral arratsez, pausatu da Mixel Oronos baigorriar apez, idazle eta euskaltzale suharra, 88 urtetan. Bizpahiru urte hauetan minbiziaz joa zen. Bazekien azken tenorea etorria zitzaiola eta, familiaz eta hurbileko adiskide zenbaitez inguraturik, gogoa baketurik joan da, lasaitasunean. Joaiteko tenorea jinen zitzaioneko, aitzinetik emanak zituen gomendio berezi batzuk, azken agurreko testu, poema, kantu eta musika zati batzuk hautaturik. Eta


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016