Azalekoa | 2023ko Azaroaren 09a

Hazkurri Bankuak denen beharra!

Hazkurri Bankuak urtero azaro hondarrean janari bilketa antolatzen du. Philippe Labedan Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuaren presidentearekin bildu gira, Baionan kokatua den egoitza nagusia bisitatzen ginuela.

Gure Hitza | 2023ko Azaroaren 09a

Legeen betearazleak legegileen gainetik?

Gauza jakina da lege zuzenen ondoan badirela beste zonbait arras makurrak; herritarren eskubideentzat kaltegarriak izanik ere, zuzenduak izan gabe beti hor dirautenak. Euskaldunak erdiz erdi jotzen gaituen bat baizik ez dugu aipatuko. 1992an Toubonek eta Lamassourek isil-isila lege nagusian sarrarazi zuten emendakina: "frantsesa da errepublikaren hizkuntza". Horren berri ukan bezain laster, Jean Haritschelhar orduko euskaltzainburua eta Pizkundea federakundeko lehendakaria joan...

Han eta Hemen | 2023ko Azaroaren 09a

Itxaro Borda Euskaltzain izendatua

Aitzineko larunbatean Baionako Herriko Etxean bazen mugimendu, Itxaro Borda, Oragarren sortua, 2022ko azaroan euskaltzain oso izendatua izan baldin bazen, egun horretan "Sarrera-hitzaldia" egin du.

Heltzean, Euskaltzaindiko kideak gela sarreran zirela, bakoitzak bere domina lepoan, ekitaldira hurbilduak sarrarazten zituzten. Maddi Oihenart kantariak eta Juantxo Zeberio musikariak Itxaro Bordak idatzi kantua eman zuten, ondotik hitzaldiak entzun ziren. Andres Urrutia Euskaltzaindiko...

Han eta Hemen | 2023ko Azaroaren 09a

Instituzioen arteko mendi planaren hitzarmena

Urri hondarrean, Santa-Grazin, Estatuko, Eskualdeko eta Departamenduko ordezkariek "Mendiko Plan 64" hitzarmena sinatu dute, 2027ra arte iraunen duena.


2015ean, Departamenduaren gidaritza pean, Akitania Berriko eskualdearen laguntzarekin, Pirinio Mendigunearen Garapenerako batzordeak lagundurik, "Mendi plana" sortu zen, mendi eremuko ekonomiaren eragile guziak barne hartzen dituena.

Egitasmo horren xedea da, hainbat punturen inguruan oinarritua, mendian ibilki direnak...

Azalekoa | 2023ko Azaroaren 02a

Tunio: adinekoentzat ohantze aproposa

Banka herri erdian, Olhaberria ostatua eta Elizaren artean den Tunio etxea, berrikitan estreinatua izan da. Bildu gira Mixel Ozafrain herriko auzapezarekin eramana izan den proiektu horretaz gehiago jakin nahian.

Gure Hitza | 2023ko Azaroaren 02a

Oroimenaren denbora

Gure herrietako hilerriak urreliliz loreztatu dira. Gure etxetako hilen oroitzapenez, errespetuz, gure gogoan aitzina bizitzen segitzen dutela. Hilerriez besterik ere apaindu da, mendi xoko bat, zuhaitz azpi bat edo berdin ur bazter bat, joan zaigun adiskidearen hautsak barreiatuak diren toki sakratua. Halakoa da Omiasainduko garaia.

Ospatu da haatik besterik ere aitzineko egun horietan. Besta berri bat, ezagutzen ez genuena, edo hobeki...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016