Gure Hitza | 2023ko Azaroaren 30a
Ez da ile apaindegia bezalakorik han-hemenkako berrixken eta sentimenduen trukatzeko. Aitzin hortan, lauzpabost lagun ginen apaindegi batean, gure itzuliaren zain. Ile-apaintzaileak musika ezti bat ezarria zuen, beharrientzat entzun goxoa. Ileak mozten zizkionari esplikatzen zion aspertua zela orain arte pizten zuen irrati burrunbariaz, munduko berri ilunez baizik brokatua ez zaiona, gohainditzeraino. Bezeroak arrazoi ematen dio eta biak hasten dira berri ilun horien tira ahala...
Han eta Hemen | 2023ko Azaroaren 30a
Urtero bezala, Handi-Trofeoak deitu sari emaitea Industria eta Merkatal Ganbaran iragan da. Enpresek elbarrituak diren pertsonen enpleguaren aldeko ekintzak saritzea du helburu.
Elbarrituak diren Pertsonen Enplegurako Europako Astearen baitan antolatua izan da. Handi-Trofeoak lanbide integraziorako eta lana atxikitzearen aldeko parioa egin nahi duten Ipar Euskal Herriko enpresa guzieri zuzendua da. Aurten hartu engaiamenduarentzat eta eredugarritasunarentzat bost...
Han eta Hemen | 2023ko Azaroaren 30a
Azaroaren 14an Angeluko Brise-Lannes laket gunean egin zen eguzki zentralaren estreinaldia, Euskal Elkargoaren "Eguzki Planaren" baitan plaka fotovoltaikoz hornitutako lehena da, bi milioi euroko laguntza plana da, urtero 320 etxebizitzen urteko elektrizitate kontsumoa ekoiztea ahalbidetuko duena.
Bere lurralde proiektuan, Euskal Elkargoak engaiamendua hartu du 2050. urterako Ipar Euskal Herriko kontsumo energiaren beharra %100 energia berriztagarrien ekoizpenaren bitartez...
Azalekoa | 2023ko Azaroaren 23a
Konkolotx Ipar Euskal Herriko haurtzaindegi eta haurtzain-etxeak biltzen dituen elkartea da. Diru kanpaina bat eramaiten ari dela, bildu gira Elorri Arin elkarteko langilearekin ikusteko haurtzaintzan ari diren euskal egiturak zertan diren.
Gure Hitza | 2023ko Azaroaren 23a
Emazteen Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean finkatua da, Rafael Trujillo estatuburuaren manuz, Dominikar Estatuko Mirabal ahizpak erailak izan ziren egunaren oroimenez. Maluruski egun horrek 24 urte berantago beti bere sentsua badu.
Frantses barne ministerioak joan den astean agertu dituen zenbakiak kezkagarriak dira. 2022ko urtean, etxeko indarkeriengatik 244.000 biktima kontatuak izan dira, aitzineko urteari konparatuz %15aren...
Han eta Hemen | 2023ko Azaroaren 23a
Joan den astean Herriako administrazio kontseiluko kide batzuk, Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) batera, prentsa gomitatua zuten harpidetza kanpaina baten berri emaiteko.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016