Azalekoa | 2024ko Urtarrilaren 11a
Urte hastapen huntan joan gira Gurutze Gorriak duen Baionako egoitza nagusira, Jean-Pierre Arriol presidentearekin solastatu gira.
Gure Hitza | 2024ko Urtarrilaren 11a
Duela lau aste zendu Patxi Noblia ezagutua zen. 1965ean, Enbataren ale batzu ibilgailuan zauzkalako, mugan geldiarazi eta guardia zibilenganik 60 orenez segidan bortizki galdezkatua izan zen, gizon gazte haren ibilbidea zinez miresgarria da.
Euskal Herriko gazteek lana herrian ukaiteko, adiskide andana batek dirua prestaturik, kasik 300 langiletara heldua den Sokoa sozietatea Hendaian sortu zuen 1971n....
Han eta Hemen | 2024ko Urtarrilaren 11a
Euskal Elkargoko hautetsiak abendu erditsutan Baionan bildu ziren, ZAN (Zéro Artificialisation Nette) programaren ondorioak zein diren gogoetatzeko, adituekin hirigintzaz, biodibertsitateaz, gai juridikoez eta arkitekturaz mintzatu ziren. Klima eta Erresilientzia legearen ondorioz, azaroaren 28an argitaratu dekretua ofizialki indarrean da. Laburbilduz, herrietan etxe eraikuntzak eginen dira lur eremu mugatuetan. Lurralde antolamenduaren etorkizuneko, garapen iraunkorraren eta...
Han eta Hemen | 2024ko Urtarrilaren 11a
Euskal Elkargoak Plazandere deialdia lehen aldikoz 2023ko martxoan abiatu zuen. Mendi edo baserri gunetan emazte eta gizonen berdintasuna sustatzen laguntzen duten proiektuak aurkeztuak izan ziren. Hautetsiek eta elkartek osatu epaimahaiak hautagaitza pausatu zuten 45 proiektuetatik, 14 hautatu zituzten. Euskal Elkargoko batzorde iraunkorra abenduan bildu delarik, 100.000 euroko diru laguntza bozkatu du proiektu horien finantzatzeko.
Zuberoako komertsant eta ofiziale...
Azalekoa | 2024ko Urtarrilaren 04a
Otxalde taldeak "Iturrien lilura" disko berria urte hondarrean plazaratu du. Sortzaileetan diren Beñat eta Marko Eyherabide anaiekin solastatu gira.
Gure Hitza | 2024ko Urtarrilaren 04a
Urte berria agurtzeko, beti bezala nahi genituzke hitz itxaropentsuak zabaldu, baikortasunaren bidea harturik. Ariketa zaila, urtetik urtera beti zailagoa. Munduaren martxa ilunak gehiegitan estaltzen du gure baitako argia, etsipenari tokia eginez. Homo sapiens gaizoa homo krudelis da aspaldian bilakatua. Ikustea baizik ez da. Gazako palestinarren kontrako genozidioa, lurralde gero eta gehiagotan gertatzen ari den eskuin-muturraren eta autokraten uholde oldarkorra,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016