Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Uztailaren 02a
Ihiztarien biltzar nagusia
Baigorriko Ibarreko ihiztarien elkarteak jakinarazten du bere urteko biltzar nagusia eginen duela uztailaren 25ean, Bankako ezkerparetan (10:00). Hor aipagai izanen dira urteko konduak, proiektu desberdinak, bai eta ere iragan urteko gorabeherak. Usaian bezala, bulegoko kide batzuen berritzea eginen da; alabainan, 16 kidetatik 3 ateratzen dira eta beste 3 aurkezten dira. Gainerateko gaiak eztabaidatu ondoan, zintzur bustitzea eskainia izanen da.




