Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Uztailaren 02a
Zangoak Arin - Erakusketa - Abisu
Zangoak Arin
Taldeak egin du egun pasa bere 30 urteak ohoratzeko. Goizean, gosari ttikia lezetako gelan eta azken 30 urtetako argazkiak begiratu dira, Guy Thibaut eta Jean Granek eman diozkate esplikazione guziak. Gero, oinez joan dira lezetako Alti jatetxerat, orotara 60 bat baziren, hor zikiroa kanpoan errea, ukan dute bazkaltzeko ona, aro beroa, bainan lezetan goxo zuten, izigarriko umore onean pasatu dute eguna.
Erakusketa
Uztailaren 10etik abuztuaren 17rat Suharriagako parkean, Fanfanen argazki erakusketa izanen da. Turismo bulegoa eta Herriko Etxearen baimenarekin eta urririk. “Sarako Arima” argazkiak kanpoan eginak ikusten ahalko dira, musika aire ederrekin, esperientzia berri batekin eta bertze ikustate bat gure begientzat. Etorri ahal duzuen guziak segur esperientzia handia izanen dela.
Abisu
- Uztailaren 7an asteartez, Jean Fagoaga errebotean arratsarekin, pilota, indar joko eta dantzak, errugbi, pilota eta dantza elkarteek antolaturik, talo eta ostatu izanen da.
- Uztailaren 14an egun guzian plazako errebotean indar joko eta pottoken erakusketa, pottoka eskolak antolaturik.
- Sarako Herriko Etxea, aurten usaian ez bezala, zerratua izanen da uztailaren 12an astelehenez.





