Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Uztailaren 02a

Heriotze - Arberoako ostiralak - Izturitzeko merkatua

Heriotze

Gerezieta Haraneko Louis joan zaigu 93 urtetan.

Sortzez Izturitze Mendiburuko semea, Donapetry 8 haurridetarik seigarrena zen eta bizi zen azkena.

Gazte denboran luzaz sortetxean eta inguruko laborari etxetan lan eginik, osaba batek utzi zion Harania etxaldearen segida hartu zuen. Laborantxarekin batean, gostu gaitza zuen zuhaitz fruitudunetan, landa eta pentze inguruetan mota guzietarik bazituen landatuak. Oihanaren edertasunari eta balioari ere aspalditik ohartua zen. Hori guzia ondokoeri utzi dien ondare estimagarria. Louis xintxuketari trebea ere zen, biziki adreta. Kantari polita, euskal kantu xahar anitz bazazkien eta parropiako kantoreko kide jarraikia zen. Gizon goxoa eta fina zen, mintzatzeko atsegingarria.

Ehorzketak Gerezietako elizan iragan dira, bero sapa itogarriarekin, Blaise Martin apeza ofizio emaile eta Xalbat Berterretche musika joile, bururatzean Peio Donapetry Haranian bizi den iloba ttipiaren lekukotasun sentikorrarekin.

Doluminak ahaidekia guziari.

Arberoako ostiralak

Aurten 5. aldikoz antolatuak direnak uztailaren 3an abiatuko dira Donamartirin, ondokoa uztailaren 10ean Izturitzen beharra da Artetxea elkartea antolatzaile. Nun izanen den eta beste xehetasunak heldu den astean jakinaraziko ditugu.

Izturitzeko merkatua

Ez ahantz ostiral huntan (3an) dugula hilabeteko merkatu handia (18:00-19:30).

Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016