Gure Hitza | 2026ko Uztailaren 02a

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen zuen, garestiegia zelako. Orain gerla pasatua da —beharbada, hala espero dut—, ez da hainbeste aktualitatean” gehitu du.

Kontestuan sartzeko, TotalEnergies-ek 40 milioi tona CO₂ isurtzen ditu, eta kopuru horren aitzinean, Patrick Pouyannék defenditzen du “beroaldia ez da bereziki enegatik” eta “klima denen afera” dela.

Baloi baten gibeletik korrika ari direnen kasuan berriz, munduko miseriei eta zinezko beharrei aurre egiteko dirurik ez denean, futbolak salbuespenez gutunazal berezia lortzen du. FIFAk 440 milioi dolar bideratuko ditu federazioen sarietara 2026ko ediziorako. Kopuru horrek %40ko emendatzea errepresentatzen du 2022ko Qatarreko edizioari konparatuz.

Sailkatzen den federazio orok 12,5 milioi dolar eskuratuko ditu, multzoen parte hartze hutsagatik. Gainditu etapen arabera, zenbakia emendatuko da. Finalerdietako galtzaileak 28 milioi dolar jasoko ditu egindako bideagatik. Hirugarren bukatuko duen federazioak 32 milioi dolar eskuratuko ditu, hirugarren posturako partidaren ondotik. Finala galduko duenak 38 milioi dolar sakelaratuko ditu etauztailaren 19an MetLife Stadiumen garaile aterako den nazioak berriz, 50 milioi dolar jasoko ditu orotara.

Hori guzia erranik, aurtengo koparako 620 milioi euroko gutunazala lortu da.

Hedabideek jendeak jakin nahi dituen gaiak aipatzen dituzte, edo, hobeki erran, aipatu nahi direnak, errealitatearen izebergaren punta baizik ez erakutsiz. Eta hara, orain beroa hain da handia, nun izeberga bera ere urtzen ari zaigun.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016