Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2026ko Uztailaren 02a

Hermione laukotearen musikaldia

Hermione laukotea
Hermione%20laukotea


Hermione laukoteak emanen du musikaldia Ortzaizeko elizan uztailaren 5ean, igandez (20:00). Lau bordeles gaztek osatzen dute talde hau, Bordele eta Pariseko kontserbatorioetan eginak dituzte musika ikasketak eta 2023an sortu dute Hermione taldea. Jadanik kontzertu bat emana zuten Ortzaizen iragan urteko uztailean eta arrakasta ukan zuen. Iduriz berek ere plazer hartu dute eta berriz etortzen dira. Denboraldi hunentzat emanen dituzte Franz Joseph Haydn musikagilearen “opus 20” bai eta Felix Mendelssohn musikagilearen “opus 44”. Sartzea urririk izanen da bainan bakotxak uzten ahal du nahi duena.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016